Santa Teresako txikienak kirolaren inguruko proiektua lantzen ari dira
Santa Teresako txikienak, kirolarekin lotutako proiektu bat egiten ari dira eta pasa den astean guneko guraso den Carlos Sanchez Arrasateko beste 3 karateka lagunekin batera erakusketa bat egitera gerturatu zen. Honez gain, aste honetan Mojategira eta Uarkapera joateko asmoa ere badute futbolean jokatu eta gimnasia erritmikoa egitera. Mojategin, Alabeseko jokalaria den Elene Errasti eta bere ekipoko kidea den Olgarekin, eta Uarkapen ginmasia erritmikako mundialean parte hartu duen Naia Irazolarekin egoteko aukera izan dute. Gure ikasle ohia izandako Naia eta Elene bertan praktiketan daude eta esperientzia polita izan da. Honekin lotuta, Ikastolako lankidea den Iban Delgado korrikalaria ere bertan izan dute, eta txikiek hainbat galdera prestatu dizkiote.
Kirola eta bere onuraz hausnartzen primeran ibili dira!
Mila esker proiektuan parte hartu duzuen guztioi! Irudiak.