Orokorra
Osasun Larrialdietako ikasleek tailer bat eskeini diete Gaztelupekoei
Aurreko astean, Ferixalekuko Osasun larrialdiak zikloko ikasleak Gaztelupera gerturatu ziren. Bertan, batxilergo 2. mailako jarduera fisikoa, aisia eta osasuna (JFAO) ikasgaiko ikasleei azalpen ezberdinak eman zizkien. Gaztelupeko ikasleek aurrez landu dute gai hau, eta ikasle ezberdinen arteko azalpenak aberatsak izan ziren eta elkar elikatu ziren. Irudiak.
Read MoreIKASNEED proiektua
IKASNEED Proiektua (ZL-2023/00184) Enpresen I+G Laguntzeko Programaren – HAZITEK barruan finantziatua izan da. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak eta Europar Batasunak 2021-2027 Europako Eskualde Garapenerako Funtsaren bidez (EGEF) kofinantzatutako ekintza. IKASNEED proiektuaren helburua Errealitate Birtualean oinarritutako tresnak diseinatzea eta garatzea izan da, murgiltze-inguruneak optimizatu eta online hezkuntza eta prestakuntza modalitatearen eraginkortasuna hobetzeko.…
Read MoreBisita pertsonalizatuak egingo ditugu, ikasturte osoan zehar!
Arizmendi Ikastola gertutik ezagutu nahi duzu? Hartu bisita pertsonalizatuetarako txanda hemen, eta dagokion guneko arduraduna zurekin jarriko da kontaktuan. Eta inguruan gure hezkuntza proiektuan interesa eduki dezakeen norbait ezagutzen baduzu, lasai gonbidatu zurekin etortzera. Zatoz Ikastola gertutik ezagutzera!
Read MoreGaztelupekoek First Lego League-ko barne txapelketa egin dute Ikerlanen
Pasa den asteazkenean, First Lego Leagueko (FLL) barne txapelketa ospatu zen Ikerlaneko egoitzan DBH 4.mailako ikasleekin. First Lego League gazteak zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematiketara (STEM) modu dibertigarrian hurbiltzeko programa da. Parte hartzaileek arazoak gainditzeko ideiak garatu behar dituzte, teknologiaren erabileran urratsak egin bitartean. Aurtengo denboraldiko lema “Masterpiece” da, eta erronka honetan gure zaletasunak batzen,…
Read MoreMikroinformatikakoak Iruñako Traperos de Emausen izan dira
Iruñako Traperos De Emaús Navarran egon gara Mikroinformatikako lehenengo mailakoak. Unairen eskutik Trapuketariek Berriozarren duten egoitza bisitatu dugu; izugarria da arropa, telebistak, bizikletak, elektrogailuak, jostailuak, eta beste hainbat gailu nola berrerabiltzen dituzten. Gure gizartearen kontsumismoari aurre egiteko beste eredu batzuk daudela ikasi dugu bisita honetan. Txango hau Mikroinformatika heziketa zikloan martxan daukagun Berrerabilpen eta Prestakuntza…
Read MoreDBH 1ekoak “Hala bazan” PROIa lantzen ari dira
Gazteluondo guneko DBH 1.mailako ikasleak ikasturteko hirugarren PROIari hasiera eman diote oporretatik bueltan. “Hala bazan” izeneko proiektu honetan, historiako pasarte ezberidnak lantzen dituzte. Historian zehar egon diren aroak lantzen ari dira eta lanketa honen ostean bideo baten bilduko dituzte jasotako ezagutzak. Irudiak
Read More“La casa de Bernarda Alba” antzezlana ikusten egon dira batxi 2koak
Urtero bezala, Almen eta Gaztelupeko batxilergoko 2.mailako ikasleak Federico Garcia Lorcaren “La casa de Bernarda Alba” antzezlana ikusten egon ziren aurreko astean Gasteizen. Izan ere, antzezlanaren irakurketa USE probatarako derrigorrezkoa da Lengua y Literatura Castellana ikasgaian. Irudiak.
Read MoreSanta Teresan Henna tailerrarekin eman diote hasiera familientzako ikastaroei
Santa Teresa gunean duela urte batzuetatik hona familientzako hezkuntza ez formala deritzoguna antolatzen dugu. Guneko hezkuntza komunitatea sendotzeko asmoz eta familien arteko ezagutza eta harremanak bultzatzeko helburuarekin sortutako ekimena da hau. Kasu honetan, familiak dira protagonista eta bakoitzak gai baten inguruan besteei erakusteko duena aprobetxatuz antolatzen dira aipatutako tailerrak. Aurten, urtarrilaren 25ean, ostegunean, eman genion…
Read MoreNeguko jaixa ospatu dute Basabeazpin
Pasa den astean, neguko eguraldi ederra lagun, neguko jaixa ospatu genuen Basabeazpin. Goizean goizetik parrandarako gogoz etorri ginen guztiok gunera; Jolasekin hasi genuen eguna, txikienak hasi eta adinka jolas desberdinak egin genituen. Gero dantzan jarrgenuen gorputza, berotasunean sartzeko, eta ondoren sorpresa galanta! Argitxo etorri zen bisitan! Ez zuen Neguko jaixa galtzerik nahi eta gurekin ospatzera…
Read MoreAlmeneko GURAkoek Martin Perez saskibaloi jokalariaren bisita izan dute
Joan zen astean Eskoriatzako Martin Perez saskibaloi jokalaria Almenen egon zen LH 3eta 4ko ikasleei bere bizipenak kontatzen. Haurrek asko gozatu zuten bere egunerokotasuna gertutik ezagutzen. Asko ikasi genuen! Eskerrik asko Martin! Irudiak.
Read More