Gaztelupekoek First Lego League-ko barne txapelketa egin dute Ikerlanen

Pasa den asteazkenean, First Lego Leagueko (FLL) barne txapelketa ospatu zen Ikerlaneko egoitzan DBH 4.mailako ikasleekin. 

First Lego League gazteak zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematiketara (STEM) modu dibertigarrian hurbiltzeko programa da. Parte hartzaileek arazoak gainditzeko ideiak garatu behar dituzte, teknologiaren erabileran urratsak egin bitartean. Aurtengo denboraldiko lema “Masterpiece” da, eta erronka honetan gure zaletasunak batzen, entretenitzen eta hunkitzen gaituzten arteek teknologia ezberdinen bitartez esperientzia berriak sortzeko aukera eman nahi da.

Alde batetik, berrikuntza proiektua garatu behar dute, eta beste aldetik robotarekin misio ezberdinak osatu. Berrikuntza proiektua Gaztelupen bertan ebaluatuko da, baina robotaren misioen txapelketa ebaluatzeko berriz, Ikerlanen egindako robotaren misioen txapelketako emaitzetan oinarrituko dira. Ekitaldi honen ondoren, FLL Euskadirako bi talde sortuko baitira. Txapelketa hau, martxoaren 2an ospatuko da Mondragon Unibertsitateko egoitzan. 

Eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Ikerlani, urtez urte proiektu hau aurrera eramateko ematen diguten laguntza eta babesagatik. Irudiak.