Gazteluondoko LH 1ekoek lehen gizakiaren inguruko proiektua landu dute

Gazteluondoko 1.mailako ikasleak Lehen Gizakiaren inguruko proiektua lantzen ibili dira, eta honi amaiera emateko, arkeologo eta guneko guraso den Ekaitz Arrieta gerturatu zen hitzaldi bat ematera eta material ezberdinak erakustera: su harria, okrea, burila… Ikasle zein irakasleek izugarri gozatu zuten eskainitako hitzaldiaz. Mila esker Ekaitz! Irudiak

Read More

Agurne Barruso bergararra da EHIko Zuzendari Nagusi berria

Agurne Barruso Lazkano da Ikastolen Elkarteko Zuzendari Nagusi berria. Urte hasierarekin batera hartu du kargua, eta Jose Luis Sukia ordezkatu du eginkizun horietan. Ikastolen Elkarteko Artezkaritza Kontseiluak iragan irailean izendatu zuen Barruso zuzendari nagusi, baina beraren eta Sukiaren arteko trantsizio aldi bat egin da udazken honetan. Hemen duzu ikusgai Egun on Euskadi! saioan Barrusori egin…

Read More

Bisita pertsonalizatuak egingo ditugu, ikasturte osoan zehar!

Arizmendi Ikastola gertutik ezagutu nahi duzu? Hartu bisita pertsonalizatuetarako txanda hemen, eta dagokion guneko arduraduna zurekin jarriko da kontaktuan.  Eta inguruan gure hezkuntza proiektuan interesa eduki dezakeen norbait ezagutzen baduzu, lasai gonbidatu zurekin etortzera. Zatoz Ikastola gertutik ezagutzera!

Read More

Arizmendi Koop. Elkartearen Batzar Nagusia

Pasa den asteartean, urtarrilaren 16an, Arizmendi Kooperatibaren Batzar Nagusia egin genuen, Arimazubi guneko aretoan. Lan-bazkideak, bazkide onuradunak eta kolaboratzaileak zeuden deituta, guztira 466 pertsona. 152 izan ziren bertaratutakoak eta 48 ordezkatuak. Ohiko gaiak (akta, zuzendaritza txostenaren onarpena, egoera ekonomiko finantzieroa, 23/24 ekitaldirako helburuak, aurrekontuak, organoen berriztatzea, barne araudiaren eguneraketa…) jorratu zituzten Goretti Maturana Kontseilu Errektoreko…

Read More

Animatu ostiralean GAITU egunean bat egitera!

GEIKEk, Arrasateko euskaltzaleak batzeko eta euskara gehiago zabaltzeko helburua duen taldeak, ostiralean, urtarrilaren 26an, GAITU proiektua herrian ezagutarazteko ekimena abiatuko du. Arizmendi Ikastolakook bertan izango gara, 17:00etatik 18:00etara bitartean, eta gure komunitateko guraso eta profesionalei bertaratzerako dei berezia egin nahi diegu. GAITU hizketaren ezagutza erabiltzen duten teknologietan euskara sustatzeko ekimen nazionala da. Gero eta ohikoagoa…

Read More

Batxilergoko 1.mailako ikasleak PROIetan burubelarri

Gabonetatik bueltan, Gaztelupe eta Almeneko batxiko ikasleek modalitateetara egokitutako PROIei ekin zieten. Diziplinarteko proiektuak izaten dira hauek, batxilergoko modalitatearekin zerikusia izaten dutenak. Azken hiru aste hauetan planteatutako erronkei buru-belarri erantzuna ematen ibili ondoren. Zientzietako espezialitatekoek “Zanbulu”, giza-gizartekoek “Itsaso bat eta hainbat mundu” eta teknologikokoek “Bizikleta” izan dira modalitate bakoitzeko proiektuak.  Zientzietakoen “Zanbulu” PROIaren helburua azalaren…

Read More

San Sebastian eguna ospatu zuten Umezaintzan

Joan zen ostiralean San Sebastian eguna ospatu zuten Umezaintzan, urtero legez. Astean zehar gogor entsegatu eta gero, danborrak hartu eta Donostiako Martxa, Diana, Txispun, eta Arrasateko ereserkiak jo zituzten. Auzo guztian zehar entzun ziren danbor hotsak! Bideoa.

Read More

“Baga higa biga” saioa Gaztelupen Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez musikarien eskutik

Aurreko astean Gaztelupeko DBH 3.mailako ikasleekin Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez egon ziren “Baga Biga Higa” saioa ematen. Musikariak izan ziren hizlari eta kantari, euskal musikagintzaren mundua barrenetik ezagutu eta bizi baitute, eta hitzez bakarrik ez, kantuz ere islatuko zituzten baga, iragana; biga, oraina eta higa, etorkizunerako erronkak eta aukerak. Baga Biga Higa euskarazko musikaren…

Read More

Gazteluondokoak GURAkoekin ipuin kontaketan

Pasa den ostiralean DBH 1. mailako ikasleak, gaztelaniako IEM-ean sortutako ipuinak lehen hezkuntzako ikasleei kontatzera hurbildu ziren. “Érase una vez y otra vez” izeneko unitatean, ipuin tradizionalak eraldatu dituzte. DBHkoek landutako 1.unitatean egindako lanari amaiera emateko modu paregabea izan zen. Oso giro onean ibili ziren ipuin kontalari gisa, eta txikiek berriz, asko gozatu zuten guneko…

Read More