“Baga higa biga” saioa Gaztelupen Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez musikarien eskutik
Aurreko astean Gaztelupeko DBH 3.mailako ikasleekin Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez egon ziren “Baga Biga Higa” saioa ematen. Musikariak izan ziren hizlari eta kantari, euskal musikagintzaren mundua barrenetik ezagutu eta bizi baitute, eta hitzez bakarrik ez, kantuz ere islatuko zituzten baga, iragana; biga, oraina eta higa, etorkizunerako erronkak eta aukerak.
Baga Biga Higa euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena helburu dituen proiektua da. Multimedia formatuko hitzaldikontzertuen bidez, ikus-entzuleari euskal musikaren historiaren gaineko begirada eskaini nahi zaio, 60. hamarkadaren aurreko garaietatik hasi eta gaur egunera artekoa. Ikasleentzat primerako aukera izan zen euskal musikaren eboluzioa ulertzeko eta kategariazko musikari hauen ahotsak zuzenean bizitzen. Irudiak.