Gazteluondokoak GURAkoekin ipuin kontaketan
Pasa den ostiralean DBH 1. mailako ikasleak, gaztelaniako IEM-ean sortutako ipuinak lehen hezkuntzako ikasleei kontatzera hurbildu ziren. “Érase una vez y otra vez” izeneko unitatean, ipuin tradizionalak eraldatu dituzte. DBHkoek landutako 1.unitatean egindako lanari amaiera emateko modu paregabea izan zen. Oso giro onean ibili ziren ipuin kontalari gisa, eta txikiek berriz, asko gozatu zuten guneko nagusiek kontutako ipuinak entzuten! Irudiak.