San Sebastian eguna ospatu zuten Umezaintzan

Joan zen ostiralean San Sebastian eguna ospatu zuten Umezaintzan, urtero legez. Astean zehar gogor entsegatu eta gero, danborrak hartu eta Donostiako Martxa, Diana, Txispun, eta Arrasateko ereserkiak jo zituzten. Auzo guztian zehar entzun ziren danbor hotsak! Bideoa.