Batxilergoko 1.mailako ikasleak PROIetan burubelarri

Gabonetatik bueltan, Gaztelupe eta Almeneko batxiko ikasleek modalitateetara egokitutako PROIei ekin zieten. Diziplinarteko proiektuak izaten dira hauek, batxilergoko modalitatearekin zerikusia izaten dutenak. Azken hiru aste hauetan planteatutako erronkei buru-belarri erantzuna ematen ibili ondoren.

Zientzietako espezialitatekoek “Zanbulu”, giza-gizartekoek “Itsaso bat eta hainbat mundu” eta teknologikokoek “Bizikleta” izan dira modalitate bakoitzeko proiektuak. 

Zientzietakoen “Zanbulu” PROIaren helburua azalaren konposizioa ezagutzea da. Horrekin batera, azalak urteen eta bestelako faktoreen ondorioz jasaten duen elementuen galera orekatzeko eta gutxitzeko, krema eta babesleen garrantziaz kontzientzia hartzea. Horren ondoren, ikasleek beraiek ere krema bat ekoizten dute. 

Giza-gizartekoen “Itsaso Bat eta Mundu Bi”-ren helburua, berriz, Afrikar kontinentearekiko ezagutza eta enpatia handitzea da, eta baita eskuratutako ezagutza eta sentimendu horiek ikaskideei partekatzea. 

Bukatzeko, teknologikokoen “Bizikleta”rena, berriz, ikasleek bizikleta zahar bat konpondu eta eraberritzen dute, horretarako beharrezkoak diren ezagutzak eskuratuta. Ondoren, bizikleta berritu hau nola gizarteratu pentsatzen dute, izan beharra duten pertsonei emanda edo egindakoa bestelako gizarte-eragileei azalduta. Horrela, bigarren bizitza bat ematen diete ustez funtzionala ez den tresna bati.

Ikasleak gustura ibili dira PROI ezberdinetan lanean. 

Jarraian Almen eta Gaztelupeko irudiak.