Agurne Barruso bergararra da EHIko Zuzendari Nagusi berria

Agurne Barruso Lazkano da Ikastolen Elkarteko Zuzendari Nagusi berria. Urte hasierarekin batera hartu du kargua, eta Jose Luis Sukia ordezkatu du eginkizun horietan. Ikastolen Elkarteko Artezkaritza Kontseiluak iragan irailean izendatu zuen Barruso zuzendari nagusi, baina beraren eta Sukiaren arteko trantsizio aldi bat egin da udazken honetan.

Hemen duzu ikusgai Egun on Euskadi! saioan Barrusori egin dioten elkarrizketa.