Arizmendi Koop. Elkartearen Batzar Nagusia

Pasa den asteartean, urtarrilaren 16an, Arizmendi Kooperatibaren Batzar Nagusia egin genuen, Arimazubi guneko aretoan. Lan-bazkideak, bazkide onuradunak eta kolaboratzaileak zeuden deituta, guztira 466 pertsona. 152 izan ziren bertaratutakoak eta 48 ordezkatuak.

Ohiko gaiak (akta, zuzendaritza txostenaren onarpena, egoera ekonomiko finantzieroa, 23/24 ekitaldirako helburuak, aurrekontuak, organoen berriztatzea, barne araudiaren eguneraketa…) jorratu zituzten Goretti Maturana Kontseilu Errektoreko lehendakariak, Leire Arana Kontseilu Errektoreko Lehendakari ordeak, Leire Okarantza Kontseilu Errektoreko idazkariak, Illart Azkarate eta Mireia Muruamendiaraz Zuzendari Nagusiek eta Laurane Zubia Administraria Nagusiak. 

Zuzendaritza txostenaren bozketaren emaitzak 195 baiezko, ezezko 1 eta 2 zuri izan ziren. Beste erabaki guztiak esku hutsez bozkatu eta aho batez onartuak izan ziren.