Mikroinformatikakoak Iruñako Traperos de Emausen izan dira

Iruñako Traperos De Emaús Navarran egon gara Mikroinformatikako lehenengo mailakoak. Unairen eskutik Trapuketariek Berriozarren duten egoitza bisitatu dugu; izugarria da arropa, telebistak, bizikletak, elektrogailuak, jostailuak, eta beste hainbat gailu nola berrerabiltzen dituzten. Gure gizartearen kontsumismoari aurre egiteko beste eredu batzuk daudela ikasi dugu bisita honetan.

Txango hau Mikroinformatika heziketa zikloan martxan daukagun Berrerabilpen eta Prestakuntza Zentroa proiektuaren barruan kokatzen da. Duela hiru urte abiatu genuen ekimen honetan, enpresa zein norbanakoen ordenagailu zaharrak berreskuratu eta gobernuz kanpoko erakunde ezberdinen bitartez berriro ere zirkulazioan jarri, edo prezio sinboliko batean saldu egiten ditugu. Irudiak.