Neguko jaixa ospatu dute Basabeazpin

Pasa den astean, neguko eguraldi ederra lagun, neguko jaixa ospatu genuen Basabeazpin. Goizean goizetik parrandarako gogoz etorri ginen guztiok gunera; Jolasekin hasi genuen eguna, txikienak hasi eta adinka jolas desberdinak egin genituen. Gero dantzan jarrgenuen gorputza, berotasunean sartzeko, eta ondoren sorpresa galanta! Argitxo etorri zen bisitan! Ez zuen Neguko jaixa galtzerik nahi eta gurekin ospatzera etorri zen. Goizarekin bukatzeko, guztiok elkarrekin salda goxo goxoa hartu, eta  dantzan bukatu genuen familien eta eguzkiaren berotasunean. Irudiak.