Santa Teresan Henna tailerrarekin eman diote hasiera familientzako ikastaroei
Santa Teresa gunean duela urte batzuetatik hona familientzako hezkuntza ez formala deritzoguna antolatzen dugu. Guneko hezkuntza komunitatea sendotzeko asmoz eta familien arteko ezagutza eta harremanak bultzatzeko helburuarekin sortutako ekimena da hau. Kasu honetan, familiak dira protagonista eta bakoitzak gai baten inguruan besteei erakusteko duena aprobetxatuz antolatzen dira aipatutako tailerrak. Aurten, urtarrilaren 25ean, ostegunean, eman genion hasiera Henna tailerrarekin. Hurrengo saioa otsailean izango da eta elikadura osasuntsua izango da jorratuko den gaia. Irudiak.