Ikastolako web orri berria martxan jarriko dugu!

Aste honen bukaeran Ikastolako web orri berria martxan jarriko dugu. Web orria diseinatzerako orduan, gaur egungo behar komunikatiboei erantzun hobeago bat emateko asmoz, duela bi ikasturte egin genituen Focus Group-etan ateratako ondorioetan oinarritu gara.

Alde batetik, barne eta kanpo komunikazioa bereiztu ditugu; Ikastolako komunitatearen parte garenok, pasahitz bat izango dugu, eta pasahitz honek familiei albiste guztiak ikusteko eta egunerokotasuneko tramite batzuk (jangelako gorabeherak, izen-emateakā€¦) egiteko aukera emango digu. Profesinalok, gune guztietako albisteak ikusi ahal izango ditugu. Hurrengo asteetan berrikuntza hauen azalpena jasotzen duen bideo bat jasoko duzu.

Bestetik, guneetako Sitesetan zegoen informazio zati bat txertatu dugu web orrian. Sites hauetako edukia, gutxinaka web gunean txertatzen joango gara, eta bien bitartean, bi aukerak martxan egongo dira.

Gure astekaria den Ikastolako Bizitzari dagokionez, Newsletter bidez jasoko dugu e-postan otsailaren 20tik aurrera. Familien kasuan, hurrengo astean zirkular bat jasoko dugu, harpidetzearen inguruan.

Lanean jarraitzen dugu Ikastolako behar komunikatiboei erantzun hobeago bat emateko. Web gunea zure gustukoa izatea espero dugu, eta iradokizunak gustura hartuko ditugu.

Eskerrik asko!