Martxan da Euspot 2024!

Euspot euskarazko spot lehiaketaren XIII. edizioa aurkeztu berri da. Aurtengo gaia “Telefono mugikorrak eta adin txikikoak” izango da. Parte-hartzaileek 30 segundoko spot bat aurkezteko aukera izango dute, non mugikorrek haurrei eskaintzen dizkieten aukerak eta mehatxuak azaldu beharko diren. 

Arizmendi Ikastolako ikasle direnen artean aurkeztutako spot onenak 250€ko saria jasoko du. Saritan guztira 3000€ eskainiko dira, sei kategoriatan banatuta: Spotik onena (1.000 euro); Publikoaren saria (500 euro); Gazteen saria -18 urtetik beherakoak- (500 euro); Musika sinkronizazio onenaren saria (300 euro); Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro) eta Arizmendiko ikasleen spotik onena (250 euro).

Lanak bidaltzeko azken eguna maiatzaren 20a izango da, eta spotak wetransfer bidez bidali beharko dira euspotlehiaketa@arteman.eus helbidera. Informazio gehiago: https://euspot.eus/ 

Jarraian aurkezpen bideoa.

Animatu eta parte hartu!