ZIG-ekoek ERDUko guneak bisitatu dituzte
Pasa den astean eta astelehen honetan gure Ikastolako Zereginen Ikaskuntzarako gelako (ZIG) ikasleak eta irakasleak Arrasateko Santa Teresa, Uribarri, Olarte eta Umezaintzako guneetan izan ziren. Aniztasuna landu eta aldarrikatzeko asmoz, Elmerren ipuina kontatzera gerturatu ziren. Denon artean mural eder bat sortu zuten eta gaiaz hausnartzeko tartetxo bat eskaini ere.
Tarte ederra pasa zuten elkarrekin!
Eskerrik asko ZIG gelakoei eta hurrengo bisitaren zain geratzen gara! Irudiak.