San Blas eguna ospatu dute Uribarrin eta Umezaintzan

Otsailaren 3an San Blas ospatzen da Euskal Herriko herri batzuetan. Umezaintzan eta Uribarrin antzinako ohiturari jarraituz opil goxoak prestatzen aritu dira. Opila batzuk etxera eramateko  prestatu dituzten arren, bertan dastatzeko aukera ere izan dute! Aurten gainetik, txerri manteka beharrean gurina erabili dute gure haur musulmanek  jan ahal izateko. 

Uruna, azukre, arraultza, gurina bezalako osagaiak tartean izan dituztelarik,  ederto pasa dute gure ikastolako neska mutikoek. 

Jarraian Umezaintzako eta Uribarriko argazkiak.