
Santa Ageda eguna eta Kinttoen ospakizunak izan ditugu azken egunetan
Santa Ageda edo Oles eguna ospatzeko gure Ikastolako guneetan ekintza ezberdinak izan ditugu.
Santa Teresan, familiak gonbidatu zituzten ikastetxera ikasleen kantuak entzutera. Hemen bideoa.
Basabeazpin, igandean, Ikastolako familia eta langileak Santa eskean atera ziren Aretxabaletako kaleetan zehar. 11:00etan Ikastola parean elkartu eta Santa eskeko koplak abestuz herriko plazaraino joan ziren. Gainera, aste honetan zehar, Santa Ageda neska-mutilak bisita egitera joan dira. Irudiak.
Jose Aranan, otsailari hasiera emateko, hilabetean zehar ospatzen diren jai eta tradizioen inguruko lanketa ezberdinak egin dituzte, beraien artean Santa Agedakoa. Ostiralean, Santa Ageda neska-mutilen ordezkariak gunean agertu ziren azalpen batzuk ematera eta dantzak erakustera, horrela, neska-mutilak agertu zirenean denak batera dantza egiteko. Horrez gain, Miren Diaz De Gereñuren bisita ere izan zuten, haurrekin San Blas, Santa Ageda eta Ihauterien inguruko gaiak lantzeko helburuarekin. Irudiak.
Almenen ere kinttoen bisita izan dute, eta gune guztia jeitsi da nola abesten eta dantzatzen duten ikustera. Irudiak.