Ikastolen VII. Batzarreko eskualdeko bileran izan gara

Atzo arratsaldean Armentia Ikastolan egin zen Ikastolen VII. Batzarreko eskualdeko bileran izan ginen Zuzendaritzako eta Kontseilu Errektoreko 10 kide. 

Ekainaren 22an ospatuko da VII. Batzarra, eta honen prozesua iragartzeko, atzo goizean Pasaiako Albaolan egin zuen EHIk aurkezpen agerraldia. Batzarrean, hurrengo zortzi-hamar urteetan Ikastolen mugimenduak egingo dituen urratsak eta ezarriko dituen mugarriak erabakiko dira. Batzarrari begira orain arte egin diren urratsak, Ikastoletan hasiko den eztabaida prozesua, helburuak eta konpromisoak azaldu ziren Albaolan.

Berria.eus-en argitaratutako albistea, hemen.

#ikastolen7batzarra #biharkoikastolak