IKASNEED proiektua

IKASNEED Proiektua (ZL-2023/00184) Enpresen I+G Laguntzeko Programaren – HAZITEK barruan finantziatua izan da. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak eta Europar Batasunak 2021-2027 Europako Eskualde Garapenerako Funtsaren bidez (EGEF) kofinantzatutako ekintza.

IKASNEED proiektuaren helburua Errealitate Birtualean  oinarritutako tresnak diseinatzea eta garatzea  izan da, murgiltze-inguruneak optimizatu eta online hezkuntza eta prestakuntza modalitatearen eraginkortasuna hobetzeko.

Proiektu honen esparruan garatzen den industria-ikerketaren materializazioak, irudiak segmentatzeko algoritmoetan, alderdi dinamikoaren integrazioan 3D proiektuetan eta ahotsa ezagutzeko sistemen sorkuntzan oinarritutako hezkuntza-sistema berritzaile baten sorreran eduki du helburutzat.

Amaierako helmuga honek 4 eragileren arteko elkarrekintza biltzen du: Arizmendi Ikastola S.Coop., sortutako teknologiaren prestakuntza arautuan balidatzaile gisa, Mondragon Lingua S.Coop., arautu gabeko prestakuntza teknologikoan balidatzaile gisa, Tecnalia Fundazioa teknologiaren sustatzaile gisa, eta ISEA S.Coop., Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Agentea.