Arizmendi Ikastolako ikasleak European Youth Parliament-en!

Gaztelupe eta Almeneko ikasleak European Youth Parliament-en!

Aste-bukaera honetan Donostian izan gara ostiraletik igandera (Almeneko 4 ikasle eta Gaztelupeko 10 ikasle) EYP ekimenean parte hartzen.

Gazteen Europako Parlamentua (European Youth Parliament – EYP) Europako gazteen beharrei aurre egiteko eta helburu hezitzailea duen erakunde apolitikoa eta apartidista da. EYPk gazteek pentsamendu kritiko eta independentea izan dezaten bultzatzen du eta beren etorkizunerako funtsezkoak diren trebetasun sozialak eta politikoak ikastea errazten du. Bertan, ideiak ordenatzera eta ideiak defendatzeko arrazoiak eta argudioak jendaurrean azaltzera animatzea helburu duen ekimena da, eta hori guztia, betiere ingelesez.

EYPren saioek hiru zati izan ohi dituzte: talde lana (Teambuilding), Komite lana (Committee Work) eta Batzar Nagusia (General Assembly). Ekitaldietako epaimahaiek hizkuntzaren erabilera eta proposatzen diren gaien ezagutza politikoak baloratzen dituzte. Parte-hartzaileen lankidetza- eta errespetu-espiritua ere behatu eta baloratzen diren alderdiak izaten dira.

Bizitako esperientziaren inguruan pozik agertu dira ikasleak. Baliteke batzuk hurrengo faserako sailkatuak izatea. Ea zorterik dagoen!

Jarraian eguneko argazkiak:

Arizmendi Ikastolako ikasleak European Youth Parliament-en!