Ikastolen 7. Batzarra: Biharko Ikastolak irudikatzeko prozesuan parte hartu nahi duzu?
Hurrengo urteetarako helburuak zehazteko Ikastolen Elkartean batzen garen 114 ikastolok 7. Batzarra egingo dugu ekainaren 22an, hurrengo 8-10 urteetako erronkei aurre egin eta helburu nagusiak ezartzeko. Gaurtik begiratuta, biharko ikastolak irudikatzeko unea da. Oinarrizko proposamen bat dago orain, Ikastolok aztertu eta gure proposamenekin hobetuko duguna.
7. Batzarraren helburua “Ikastolen mugimendua osatzen dugun Ikastolok eta batzen gaituen Ikastolen Elkarteak, datozen urteetarako ditugun erronken inguruko hausnarketa partekatua egitea, eta ipar izango ditugun helburuak adostea” da. Eta helburuari erantzuteko, aurretik gure ikastolan, EHIk sortutako oinarrizko proposamena landu, aztertu eta hobetzea dagokigu.
Erronka garrantzitsua daukagu eta horretan ezinbestekoak gara Ikastola komunitatea osatzen dugun guztiok, profesional, guraso eta kolaboratzaileak.
Prozesu hau burutzeko, datorren martxoaren 7an, osteguna, arratsaldeko 17:30ean antolatu dugun saioan parte hartzera animatu nahi zaitugu. Horretarako, mesedez, eman izena formulategi honetan martxoaren 5erako. Bilera aurretik zehaztuko dizugu tokia.
7. Batzarrerako informazio osagarria https://7batzarra.ikastola.eus/eu webgunean duzu eskuragarri.
Animatu eta prozesuan parte hartu! Denon artean eraikitzen dugulako Ikastola!
#ikastolen7batzarra #biharkoikastolak