Ebaluazio Sakontze ikastaroa izan dugu beste Ikastola batzuetako kideekin batera

Joan zen astean Ebaluazio Sakontze ikastaroa izan genuen Arrasateko Ferixaleku gunean. Gure Ikastolako kideez gain, beste Ikastola batzuetatik etorritako irakasleak ere izan ziren bertan. Ebaluazioaren ikuspegitik, hemendik aurrera denon artean eraikitzen jarraituko dugun Ikastolon zoru komuna guztiok irudikatu eta partekatzeko aukera izan genuen bertan.

Ebaluazio Sakontze Ikastolan 3. urtez martxan jarri dugun ikastaroa da. Formakuntzaren ardatza ebaluazio ikuspegia eraldatzen hastea, eta parte hartzaileek ikuspegi hori lurreratzeko baliabideak ezagutzea da; finean, Ikastolan definituta dugun Pertsona Ereduari begirako ebaluazio hezigarria eraikitzeko bidean urratsak ematen jarraitzea.

Hemen bideoa eta hainbat argazki:

IMG_7678