Ikastolako komunitatea KORRIKArekin bat
Pasa den astean, herrietako KORRIKA batzordek deituta, Murun egon ginen ikastolako familia eta profesionalak. Bertan, azterketak euskaraz izateko aldarrikapena ere egin genuen eta hainbat argazki atera genituen. Goiz polita pasa genuen!
Horretaz gain, gure herrietan ere KORRIKA pasa zen egunean kaleetara irten ginen, eta Baionara ere gerturatu ginen KORRIKAren azken kilometroak gozatu eta laguntzera. Oso momentu hunkigarriak bizi izan ditugu aste hauetan! HARRO HERRI!