Harro Herri Korrika 2024 - Bazara Gaztelupe

Gaztelupeko Bazarako ikasleak KORRIKAn Araba aldean, Anda inguruan!

Ostegunean abiatu zen korrika Irunetik, Leintz Bailarara ostiralean helduko da, eta bidean, Euskal Herriko herri ezberdinetatik pasatuko da. Astelehenean, Gasteizera heldu aurretik Araban barrena ibili zen, eta horregatik, arratsaldean Gaztelupeko Bazarako ikasle batzuk bertara gerturatu ginen, eta Langraiztik Andara bidean dagoen 979.km-an testigua eraman genuen. Bertan, aurtengo omenduak diren “AZTERKETAK EUSKARAZ” kolektiboarentzako babesa ere aldarrikatuko genuen. 

Kilometro hau, Gaztelupeko ikasleen, irakasleen eta Ikastolaren ekarpenaren diruarekin finantzatu da. Gure ekarpena KORRIKAarentzako txikia da, berak guri eman zigunarekin alderatuta. 

Bertaratu ginen ikasle eta irakasleentzako esperientzia ahaztezina izan da. Behean dituzue bizitakoaren bideoa eta argazkiak.

Harro Herri KORRIKA!

Azterketak Euskaraz!

Testua: Gaztelupeko Bazara taldea.

Harro Herri Korrika 2024 - Bazara Gaztelupe