[GOGORARAZPENA] Hitzaldi zikloa: ‘Arizmendi Ikastola kooperatiba, gaur zergatik?’, maiatzaren 15ean Arrasateko Kulturaten

Arizmendi Ikastolaren 20.urteurrenaren baitan hitzaldi zikloa antolatu dugu. Apirilaren 17an egin genuen lehenengo hitzaldia, “Euskara, aurrera ala atzera goaz?”, Aretxabaletako Arkupen, eta bigarrena, aldiz, maiatzaren 15ean egingo dugu Arrasateko Kulturaten, “Arizmendi Ikastola kooperatiba, gaur zergatik?” izenburupean. Hitzaldi honetan, Esther Merino (Ikastolako profesionala), Mikel Lopez de Arkaute (Ikastolako gurasoa), Maialen Arratibel (Ikastolako ikasle ohia), Leire Okarantza (Ikastolako gurasoa eta kolaboratzailea eta Iñigo Iñurrategik (MONDRAGON taldeko heziketa kooperatiboko arduraduna) hartuko dute parte.

Interesa duen edonor dago gonbidatuta. Animatu!

Bide batez ere, bideo honetan duzu ikusgai “Euskara, aurrera ala atzera goaz?” hitzaldia. Imanol Larrea (Soziolinguistika klusterra), Jon Sarasua (Euskaltzaindia), Jasone Mendizabal (Euskaltzaleen topagunea) eta Mari Karmen Arrieta (Eskoriatzako teknikaria) izan ziren hizlariak.