Hezkuntza ez-formalean ere martxan jarraitzen dugu!

Aste Santuko oporrak igaro dira jada eta Pazkoa astean gure ikasleek kanpus teknologikoan parte hartzeko aukera izan dute. Camptecnologico-ko profesionalekin eta Mondragon Unibertsitatearekin batera 4 egunetako tailer teknologikoak antolatu ditugu. HHko tailerrei dagokionez, datorren astean emango diegu hasiera 5. tailerrari. Tailer honekin, ikasturtea itxiko genuke. Oraingoan, Santa Teresa eta Jose Arana guneetan patinajea izango dugu…

Read More

Hezkuntza ez-formalean negu denboraldia bukatuta!

Eski irteerak jada amaitu dira. Aurten ia 400 ikaslek parte hartu dute eski irteeratan. Beti bezala, Ikastolen Elkarteko Zirimolako lankideekin batera primeran pasatu dugu Arette-ko eski estazioan. Eski ikastaro eta gaubeletan giro ederra izan dugu, beraz, datorren urtean errepikatuko dugu. HHko 4. tailerrak bukatzear daude eta datorren astean bukatuko dira azken egun solteak. HHko 5.…

Read More

EKKO (Eskola Kirola Komunitatea eta Osasuna) programaren saioak martxan

EKKO programa (Eskola Kirola Komunitatea eta Osasuna), LH5 eta LH6 ikasturteetan lantzen da gure ikastolan. Egitasmo honen helburua ikasleei trebezia sozialak garatzen laguntzea da, besteak beste, etorkizunean gehiegizko kontsumoaren aurrean erabakiak egoki eta orekatuak har ditzaten. Programaren zati bat geletan garatzen da, baina gurasoen rola ere ikaragarri garrantzitsua denez gai honetan, beraientzako saioak ere antolatzen…

Read More

Negua heldu da hezkuntza ez-formalera!

Hezkuntza ez-formaleko eski irteerak hasi dira! Otsailaren 7-8 an egin genuen lehena eta ederto ibili ziren gure ikasleak; eski ikastaroa jasotzeaz gain, batxi 2ko ikasle batzuk hezitzaile lanetan ere ibili ziren Zirimolako lankideekin. Monitore eskolari dagokionez, asteburu honetan saio berriak izango dira Almen gunean. Gaztelupe guneko ikasleak, aldiz, Nafarroako Allo herrian kokatutako aterpetxe batera joango…

Read More

Hezkuntza ez formalean martxan jarraitzen dugu!

HHko 3. tailerrekin martxan gaude jada. Olarte gunean pandero, Umezaintzan euskal dantzak eta Basabeazpin sormen tailerra lantzen gaude. Orokorrean tailer hauetan izen emate handia izan dugu. Batxi 1. mailako ikasleak asteburu honetan estreinatu ziren monitore eskolako saioekin. Saioak ostiral eta zapatuan izan zituzten eta gustura irten ziren bertatik. Pasadan astean hasita datorren ikasturtera arte egongo…

Read More

Hezkuntza ez-formalean, gelditu barik!

Lehenengo hilabeteak aurrera doaz aurtengo ikasturtean eta gure ekintzak ere. Ikasturte osoko ekintzen kopuruak orokorrean handiagoak izan dira ikasturte honetan. Izan ere, aurten profesional eta familientzako ekintzak sartu ditugu berrikuntza moduan. Talde hauek harrera oso ona izan dute eta gutxi gorabehera 50 pertsona inguruk eman dute izena. Hain zuzen ere, Yogako bi talde sortu dira…

Read More

Hezkuntza Ez Formala topera martxan!

Kaixo berriro lagunak! Ikasturte hasierarekin batera, guk ere, hasiera eman diegu gure ekintza guztiei. Irailean zehar izen-emateak egin ziren eta pasa den astean ekintzei hasiera eman genien. Hala ere, Arizmendi Ikastolako webgunean aurkituko duzue gure eskaintza osoaren katalogoa, beraz, ekintzaren batera izena eman nahi izanez gero jarri Hezkuntza Ez-Formaleko arduradunekin harremanetan! Aurtengo ikasturtean, hurrengo ekintzak…

Read More

Ikasturte amaiera hezkuntza Ez-formalean!

Ikasturtearen azken txanpan gauden honetan, HHko bosgarren eta azken tailerra aste honetan hasi dugu; Jose Arana eta Santa Teresa guneetan kirol jolasak egingo dira eta Umezaintza gunean patinajea egingo da. Gabonetan bezala Pazko astean kanpus teknologikoa izan dugu ere. Aipatu genuen moduan, oraingoan, robotika eta programazioarekin lotutako ekintzak gauzatu dira eta gainera, jarduera fisikoa sartu…

Read More

Hezkuntza Ez Formala!

Maiatzean, HHko bosgarren tailerrekin hasiko gara. Oraingoan, kirol jolasetako bi tailer eta patinajeko bat izango ditugu ondorengo guneetan: Santa Teresa, Umezaintza eta Jose Arana. Beraz adi egon izen emateak egiteko. Gabonetan bezala Pazko astean kanpus teknologikoarekin gatoz aurten ere. Mondragon Unibertsitatea eta Camp Tecnológico enpresekin elkartuta egonaldiak prestatu ditugu. Hauek, LH1-DBH4 mailetako ikasleentzat izango dira.…

Read More

Hezkuntza ez-formaleko ekintzak aurrera!

HHko laugarren tailerrak aste honetan hasiko dira. Oraingoan Jose Arana, Olarte, Uribarri, Basabeazpi eta Umezaintza guneen txanda izango da. Jose Arana gunean, euskal dantzak izango ditugu astelehen/asteazkenetan. Olarte gunean, patinajea izango dugu. Bertan, bi talde osatu ditugu astelehen/asteazkenak eta astearte/ostegunak. Uribarri gunean, zunba tailerra izango dugu eta beste bi talde sortu ditugu, astelehen/asteazkenak eta astearte/ostegunak.…

Read More