EKKO (Eskola Kirola Komunitatea eta Osasuna) programaren saioak martxan
EKKO programa (Eskola Kirola Komunitatea eta Osasuna), LH5 eta LH6 ikasturteetan lantzen da gure ikastolan.
Egitasmo honen helburua ikasleei trebezia sozialak garatzen laguntzea da, besteak beste, etorkizunean gehiegizko kontsumoaren aurrean erabakiak egoki eta orekatuak har ditzaten. Programaren zati bat geletan garatzen da, baina gurasoen rola ere ikaragarri garrantzitsua denez gai honetan, beraientzako saioak ere antolatzen dira.
Horietako batzuen irudiak ekartzen ditugu; pasa den astean Aretxabaletan eta Eskoriatzan izan ziren eta irudietan ikusten den bezala, oso dinamikoa eta aberasgarriak izan ziren.
