LEKEITIO l.TXANDA

UZTAILAK 6 ETXERA! Aste ederra pasa dugu Bizkaiko herri txiki polit honetan! Mila esker guztioi. Ondo pasa oporrak! Argazkiak hemen UZTAILAK 5 Kaixo familia! Zer uste zenuten, energia gabe geldituko ginela? Ba ez, egun osoan zehar ekintza pila bat egin ditugu. Goizean, gosaldu eta gero, bandera jolasari ekin diogu, talde izaera sustatuz. Lehendabizi, taldeko oihuak,…

Read More

BERAko UDALEKUAK!

6. EGUNA: Goizean goiz jaiki eta bapo gosaldu ostean, autobus magikora abiatu gara. Hondarribira joan gara gure bi protagonisten bainujantziak berreskuratzeko asmo irmoarekin.  Hondarribira heldu eta jolas batzuk egin eta herria ezagutzeko parada izan dugu. Ibilbidean, herriaren historian garrantzitsuak izan diren hainbat puntu ezagutu ditugu: 1367an PUTZUZAIN herrian ez sartzeko sorturiko harrizko harresi zaharra, mugalari…

Read More

VIANA 1.go TXANDA – 2026

2026 – 07 – 04 Aupa denoi Vianatik! Astea amaitzear dago, baina guk lehen eguneko ilusio eta indar berarekin jarraitzen dugu! Gosaldu ondoren, ikastolaren ondoko basora joan gara goizeko erronka handirako: banderen jolasa. Talde bakoitzak lehen egunean sortutako bandera babestu behar izan du, aldi berean gainerako taldeenak aurkitzen saiatuz. Eta horretaz gain, bakoitzak bere isatsa…

Read More

OTSAGI – 1go TXANDA

7.EGUNA UZTAILAK 4 Neska-mutil maiteak, Atzera begiratu eta Otsagiko udalekuak elkarrekin igaro ditugun zazpi egun hauek gogoratzean, ezin dut saihestu tristura eta alaitasun nahasketa bat sentitzea. Tristura, gaur elkarri agur esango diogulako, eta bakoitzak bere bidea jarraituko duelako, baina baita poz izugarria ere, partekatu ditugun une ahaztezin guztiengatik. Aste honetan, elkarrekin barre egin, ikasi eta…

Read More

Zirko tailerreko azken jaian Seber Altube plaza kolorez bete da

Ikasturtea bukatzear doa eta, horrekin batera, Hezkuntza Ez Formaleko ekintzei ere agur esateko garaia iritsi zaigu. Ekintza hauek urritik maiatzera bitartean izaten dira astero-astero gure ikasleen arratsaldeak janzten, eta amaiera borobila emateko, emanaldi berezia prestatu dugu aurten ere. Pasa den astelehenean, ekainaren 1ean, Arrasateko Seber Altube plaza zirko eszenatoki handi bihurtu genuen Zirko tailerreko azken…

Read More

Giro bikaina eta kirola nagusi Leintz Eskola Kirolaren ikasturte amaierako jaian!

Pasa den zapatuan, maiatzaren 30ean, amaiera borobila eman genion ikasturteari Aretxabaletan ospatutako Leintz Eskola Kirolaren azken jaiarekin. Gure ikasle, familia eta begiraleek goiz gogoangarria pasatu zuten elkarrekin! Festa handi honetarako, hiru gune ezberdin prestatu genituen herrian zehar, eta adin guztietako haurrentzako jolas eta jarduera ugari egin genituen goizean zehar. Kirola, talde-lana eta, batez ere, irribarreak…

Read More

Arizmendi Kirol Elkarteko jardunaldiak amaituz eta hurrengo denboraldiari begira jarriz

Ekainean sartu garen honetan, gure Arizmendi Kirol Elkarteko diziplina ezberdinetako entrenamendu eta jardunaldiak amaituz doaz. Kirolariak azken entrenamenduekin eta partiduekin gozatzen ari dira, eta hainbat txapelketa zein topaketatan parte hartu dute edo hartuko dute. Alde batetik, igeriketan hainbat topaketa izan dituzte maiatzean. Bergara eta Oñatiko igerilariekin entrenatzeko aukera izan dute, eta, azken igande honetan, urtea…

Read More

Elkarteen Eguna Aretxabaletan! 

Larunbat honetan Elkarteen Eguna ospatuko da Aretxabaletan, eta LEINTZ ESKOLA KIROLA ere bertan egongo da jolas eta ekintza ezberdinekin! LH 1. mailatik 6. mailara arteko ikasle guztiak zaudete gonbidatuta gurekin ondo pasatzera. Hona hemen xehetasun garrantzitsuak: Ohar garrantzitsua: LH 1, 2 eta 3. mailako ikasleak ezingo dira bertan bakarrik geratu (heldu baten ardurapean egon beharko dute). Mugimendu handiko jolas-gunea izango…

Read More

BADATOR 3X3 SASKIBALOI TXAPELKETA!

Badator ikasturte honetako data esanguratsu bat. Izan ere, larunbat honetan 3×3 saskibaloi txapelketaren 27. edizioa ospatuko dugu Jose Maria Arizmendiarrieta plazan 10:00etatik aurrera. Goizean benjamin eta alebinak hartuko dute parte eta arratsaldean infantilen txanda izango da. Giro paregabea egoten da eta txapelketara gerturatzera animatzen zaituztegu! Ikasturteko azken txanpan gaude eta maiatzean hainbat ekintza izango ditugunez,…

Read More

Hezkuntza ez-formalean ere martxan jarraitzen dugu!

Aste Santuko oporrak igaro dira jada eta Pazkoa astean gure ikasleek kanpus teknologikoan parte hartzeko aukera izan dute. Camptecnologico-ko profesionalekin eta Mondragon Unibertsitatearekin batera 4 egunetako tailer teknologikoak antolatu ditugu. HHko tailerrei dagokionez, datorren astean emango diegu hasiera 5. tailerrari. Tailer honekin, ikasturtea itxiko genuke. Oraingoan, Santa Teresa eta Jose Arana guneetan patinajea izango dugu…

Read More