LEKEITIO ll
UZTAILAK 12
ETXERA!
Aste ederra pasa dugu Bizkaiko herri txiki polit honetan! Mila esker guztioi.
Ondo pasa oporrak!
Argazkiak hemen
UZTAILAK 11
ZORIONAK OLAITZ!!! Gaur zure eguna da!!! Eguna pozik eta zoriontsu hasi dugu guztion artean Olaitzi urtebetetze eguneko kanta abestuz. Gosaria amaitzerakoan, bisita mundiala jaso dugu, gure paellero maiteak heldu dira. Ostean, talde olinpiadak izan ditugu ikastolan bertan: puxikekin jolasak, aulki jokoa, ur globoen pasea…
Bazkaltzeko paelleroek egindako paella eder eta mundiala jan dugu. Hemendik, eskerrak eman nahi dizkiegu gaurkoan hona bertaratu eta kristoneko giroa jarri duten paelleroei. Platerkada itzela jan eta gero, asteko hirugarren ekintza egiteko ordua iritsi zaigu, aurrez egin gabekoa. Talde bat Mendexara igo da zuhaitzetik zuhaitzera ibiltzera eta, gainontzeko biak, portura joan dira kayak eta piragua egitera. Larunbat eguzkitsua izateagatik Lekeitio inguruan jende gehiago ibili den arren, arratsalde ederra pasatu dugu.
Ikastolara itzuli ondoren, dutxatu eta afaltzeko ordua iritsi zaigu. Azken afaria ezin zitekeen ez gustokoa izan, eta bai, entsalada eta pizza izan dugu. Hau poza gazteek!
Afal ostean, bakoitzak etxetik ekarritako mozorroa jantzi eta gaubelari hasiera eman diogu. Bi taldetan bereizi eta dantza txapelketa egin dugu, oso ondo pasatu dugu eta zer nolako barreak bota ditugun guztion artean. Horren ondoren, bi monitorek antzerki txiki bat egin dute eta, gaubelari amaiera emateko, “Azken Dantza” abestiaren moldaketa bat gitarraz jo eta abestu dugu monitoreok. Honako hau izan da agurtzeko abestia:
“Azken gaubela hau
maitiak zuekin
nahi genuke agurtu
abesti honekin.
Baina gaurko xedia
ezin daike betia
badakit nik ere
bihar dela joatia.
Bego pena hau
itzuliren naiz
bai berriz udalekuetara.
Bego aste hau
oroitukou maiz
betikoitz gure bihotzian.
Ooohhh oooohhh
Azken gaubela hau
ez da sekulako
zin egina dut
zin egin betiko
hemen azken egunean
disfrutau behar dugula.
Hori ez bada,
orain amai dadila.
Bego pena hau…”
Eta deskantzatzeko ordua iritsi da, guztiak neka-neka eginda joan dira ohera.
Muxu bana guztioi, bihar ikusiko dugu elkar!
Argazkiak hemen
UZTAILAK 10
Iepa familis! Zer moduz gabiltza?
Gaur 3. ekintza egin beharrean, goizean Talaia mendira joan gara, guztiok oso ondo iritsi gara. Bertatik Bizkaiko kostako eta Lekeitioko bistak izan ditugu. Ondoren, Santa Katalina itsasargira jaitsi gara eta bertatik bueltan Lekeitioko portura joan gara. Ondoren, batzuk Ikastolan bazkaldu dugu eta, beste batzuek, berriz, piknik-a bazkaldu dute hondartzan.
Bazkal ondoren, “Hi-selfie” jolasa egin dugu herrian zehar. Arduradunok Lekeition zehar ateratako argazkiak bidali dizkiegu eta taldeka argazki horiek imitatu behar izan dute. Horrela Lekeitio gehiago ezagutzeko aukera izan dugu. Hori amaitutakoan, hondartzara joateko aukera izan dugu eta, bertan bainutxo eder bat hartu dugu.
Ostean, ikastolara itzuli gara eta dutxa eder bat hartu dugu. Afal-ostean, kutxa musikatua izan dugu gaubelan, hainbat erronka egin behar izan ditugu. Ederto pasatu dugu! Gainera, Txutxumutxuen kaxatik hainbat kontu irakurri ditugu. A zelako txutxumutxuak! 🤭🤭🤭🤭
Muxu bana guztioi, asteburu on!
Argazkiak hemen
UZTAILAK 9
Kaixo happy family! Kuku! Zer moduz zuek Debagoieneko zulotik?
Lekeitio aldetik soilik berri on eta desiragarriak ditugu. Goizean goiz, gosaldu eta gero, ekintza bereziak egiteko antolatu gara. Hondartzara, Lumetzako tontorrera eta Mendexara abiatu gara talde ezberdinetan; atzoko ekintza ezberdina eginez.
Bazkaldu eta gero, ozeano handirantz egin dugu salto. Kayak eta taula handiak hartuta arraun eginez, Bizkaiko itsaso bazterrak arakatu ditugu. Marrazorik eta marmokarik ez zebilenez, uretara salto egiteko aukera ere eduki dugu, a ze freskura eta plazerra!
Ekintza bukatu ostean, jamonyork bokadilo ederra jan dugu. Dutxa goxo bat hartu eta gero, afaltzeko prestatu gara.
Egunarekin amaitzeko, “Ezinean festibala” izan dugu oraingoan. Hainbat euskal artista agertu dira Lekeitioko ikastolan, esate baterako, Idoia, Janus Lester, Nogen, Izaro, Mirua, Maruxak… eta euskara ikasten ari den, Bisbaleko David. Euskararatu berri duen “Ane Maria” abestia abestu digu, asko gustatu zaigu bere ikuskizuna. Ei, baina gainontzekoena ere bai eeehhh!!! Gainera, guztiok batera dantzatzen amaitu dugu. Azkenean, neka-neka eginda oheratu egin gara.
Bihar, mendira joango gara. Lekeitioko bista liluragarriak ia-ia zerutik ikusteko asmoz. Ea nekea ez den oztopo eta guztiok arazorik gabe iristen garen!!!
Ondoloin familia! Muxu bat denoi!
Argazkiak hemen
UZTAILAK 8
Kaixo kaixo guztioi!
Bart gaua lasaiagoa izan da eta guztiek lo egin dute. Gosari ederra izan ondoren, gaurko egunean ekintza bereziei hasiera eman diegu: BigSup, Kayak eta Mendexako Abentura Park.
Motxilan bazkaria sartu eta talde batzuk Mendexako abentura parkera igo dira goizean zehar, bazkal ondoren arbolismoa praktikatzeko. Tarzanen tankera aritu dira gehiengoak…
Beste talde batzuk, Lekeitioko hondartzara joan dira, bertan hainbat jolas egin eta bainu goxo bat hartu dugu. Ostean, ikastolan bertan bazkaldu dute.
Azken taldeek, Lumetzako tontorrera egin dute irteeratxoa, bidean zeuden gurutze guztiak zenbatu eta gero, hondartzako taldearekin elkartu dira, bazkal aurreko bainutxoa hartzeko asmoz.
Arratsaldean, babarrun zuriak jan eta gero, Lumetzako eta hondartzako taldeak portura joan dira BigSup eta Kayak egiteko. Irlari buelta ematea lortu dute; hori bai, itsasora erori ere egin dira…
Behin ekintzak amaituta eta dutxatxo bat hartu ondoren, afaltzeko ordua iritsi da. Oraingoan, purea eta albondigak izan ditugu.
Egunari amaiera zoragarria emateko, gaubelan bisita berezi bat izan dugu, Pello Reparaz etorri da gurera eta “Mitoaroa lV” ikuskizuna eskaini digu. Euskara jasaten ari den zapalkuntza ikusita, Pellok ere, Lekeitiotik babes osoa bidali nahi izan die Euskal Herritar guztiei, bereziki gure ikasleei.
Bihar, ekintza berezien bigarren eguna izango dugu. Deskantsu ederra merezi dugu gaur.
Gabon pasa guztioi eta euskaraz bizi!
Argazkiak hemen
UZTAILAK 7
Kuku family!
Goizeko gosaria eta gero, talde kamisetak jantzi, banderak prestatu eta itsasargirantz abiatu gara bertan “LEKEITIOKO VI. BANDERA JOLASA” egiteko. Eskerrak haizea eta krema lagun izan ditugun.
Arroza tomatearekin eta oilasko bularkia ogi birrindutatik pasata jan eta gero, herria ezagutzeko ginkana egitera joan gara. Bertan, taldeka hainbat galdera erantzun behar izan ditugu; horretarako, hainbat lekittarrei informazioa eskatu edota toki jakin batzuetara bertaratu behar izan gara.
Behin herria ezagutzeko ginkana amaituta, hondartzara joan gara, udalekuetako lehenengo bainua hartzeko asmoz. Uretan plisti-plasta oso gustura aritu ondoren, ikastolara itzuli gara. Gainetik hondarra eta gatza kentzeko, txandaka dutxa eder bat hartu dugu.
Orain garbi-garbi gaudelarik, afaltzeko momentua iritsi zaigu: pasta entsalada eta tortilla patata. HORI BAI HORI EARRA!
Egunari bukaera on bat emate aldera, Lekeition zehar monitore galduaren bila jokatuko dugu. Hainbat monitore herrian zehar ezkutatuko dira eta horiek aurkitzea izango da helburua, horretarako, taldeko bakoitzak beste monitore baten laguntza izango du, baita linternarena ere.
Atzo kontatzea ahaztu zitzaigun, baina lehenengo eguneko gaubelaren hasieran talde bakoitzari (Mondrautarrak, Plutoneko astronautak, Simpsonak, Zombie urdinak, Legendari, Hiru begidun arrainak, SOS karramarroak, Tximista urdinak, Sei-zazpiak) hainbat bertso bota zizkiegun “Ai Zapotxin” doinuarekin:
AI LEKITTO
ZE MODUZ LAGUNTXO
GUZTIONTZAKO DAUKOU GAUR BERTSOTXO
1 Lehenengo taldie
da “atxabaltarrak”
Ah, ez, Mondratik datoz
die “mondrautarrak”
2 Bigarrenguek datoz
urrunetik oso
Plutoneko astronautak
fijo unos sosos
3 Kamiseta horixe
dauko talde honek
horregatik Simpsonak
da bastante kutre
4 Izadiren taldie
urdinak zombiak
baina gabetan mese
izen loooootiak
5 Kostara etorrita
ezin falta arrainak
baina hiru begidunak
ete die amorrainak
6 ESE O ESE edo SOS
esan beharra
laguntza behar duten
karramarroak, hara
7 Eider ta Iratikin
dator Legendari
dantzara seguraski
sarri sarri sarri
8 Beste urdintxo batzuk
badatoz gugana
tximista urdinak dira
zerutik zuengana
9 Azkenengo taldie
jota orijinala
Sei-zazpiak izena
hori bai kopiada
Eta hori, monitore berrien koreografiaren ondoren, bertso horiekin hasi genuen aurkezpena.
Aipamen berezi bat egin nahiko genioke gaur arte, 8 gauez gurekin egon den Oxeli. Azkenean, merezi duen deskantsua hartuko du. Berak dioen bezala: OHERA!
Muxu bat etxeko guztiei, ondo lo egin. 😘😘😘😘😘😘😘😘😘😘😘😘😘😘😘😘😘😘😘😘😘😘😘😘😘😘😘😘😘
Argazkiak hemen
UZTAILAK 6
Kaixo familia, Lekeition gaude jada!
Primeran hasi dugu egonaldia, iritsi eta monitore talde jatorra ezagutu dugu. Astebetez gure taldea izango denaren izena hautatu eta talde kamisetak egiten aritu gara. 9 talde eder osatu ditugu, ea nola moldatzen garen egun hauetan zehar.
Meriendatzeko ordua iritsi da eta ostean, bainujantzia jantzi eta ikastolan bertan, ur jolas ezberdinak egin ditugu. Ze gustura aritu garen, busti-busti eginda!
Entsalada eta makarroiak boloñesa erara irentsi eta gero, udalekuetako gaubelari egin diogu aurre. A zer nolako erronka! Monitore berriek, olatu gainean dantza eginaz, beraien buruak aurkeztu dizkigute. Ostean, taldeka prestatuta geneuzkan aurkezpenerako ikuskizunak plazaratu ditugu. Artista asko Arrasate aldean.
Bihar, egun eguzkitsu bat dugu aurretik, beraz, deskantsu on baten beharrean gaude. Ondo loin eta zuek ere deskantsatu.
Animo zuen astearekin.
Argazkiak hemen