BERAko UDALEKUAK!

6. EGUNA:

Goizean goiz jaiki eta bapo gosaldu ostean, autobus magikora abiatu gara. Hondarribira joan gara gure bi protagonisten bainujantziak berreskuratzeko asmo irmoarekin. 

Hondarribira heldu eta jolas batzuk egin eta herria ezagutzeko parada izan dugu. Ibilbidean, herriaren historian garrantzitsuak izan diren hainbat puntu ezagutu ditugu: 1367an PUTZUZAIN herrian ez sartzeko sorturiko harrizko harresi zaharra, mugalari eta korsario zaharren luxuzko hotela, KIXMI eta KOXMEREN aitonak lamiarentzat eginiko zubia…

Herria ezagutzeaz bat gure mugalari txikiak gosetuta janari eske hasi dira. Beraz, hondartzara bidean mugaz bestaldetik ekarritako otarteko goxoak jan ditugu. ÑAM, ÑAM, ÑAMM…

Gorputzak berotu eta guztiok txipli-txapla uretara joan gara. Hondartzan ederto ibili gara uretan freskatzen eta hare artean jolasten. Horren ongi pasatu dugu, KIXMI eta KOXMEren bainujantzia ere ahaztu dugula. Ia etxera bueltatzeko orduan konturatu gara gure laguntza behar zutela eta bapatean haurretako batek malekoian identifikatu du bainujantzi zoragarri bat..

Etxera bueltatu eta gaurkoan afari berezia: mozorroen festa. Denetarik izan dugu: superman, pikachu, animaliak eta baita pailazo eta cheerleaderrak ere. Hortik gaubela gelara abiatu gara eta bertan ikuskizuna: dantza eta antzerkiak. Horren ondiorren KIXMI eta KOXME agertu dira eta gaztetxoek bainujantzia bueltatu diete. Beraiek eskerrak eman dizkie eta azkenean etxerako bidea hartu dute. Lan bikaina egin dute gure txikitxoek!

Haurrak eta begiraleak OSO NEKATUTA gaude, baina aldi berean indarrez beteta goaz ohera, helburu guztiak beteta eta motxila esperientzia eta ikasketaz lepo. Bihar etxera,  udalekuak amaitzear daude. Ondoloin… ZZZZzzzzZZZzzzZzzzzZzz

GORA GURE MUGALARI AUSARTAK!! GORA KIXMI ETA KOXME,  AGUR KONTRABANDISTA ADORETSUAK!! ZORTE ON ZUEN BIDAIAN!!

IMG_2137

5. EGUNA:

Eguna musikarekin hasi dugu, nahiz eta batzuk lehenago esnatu diren. Gosaltzen gebiltzan bitartean gure ikasle batek TXOMINE jartzen zuen karta bat aurkitu du, eta guztien aurrean irakurri du.

Gogor entrenatzeko esaten zuen karta bat izan da, arratsaldean herri kirolak geneuzkalako aurretik eta hori irakurri ostean gogotsu gosaldu dugu. Gosaldu ostean, krema bota, kiroletako arropa jantzi eta kiroldegira joan gara 3 jolas desberdinetan jolastera.

Baten abiadura, beste baten ekilibrioa eta azkenengoan arintasuna landu ditugu. Jolasak bukatu eta Ikastolara joan gara ur-jolasekin beroari aurre egitera. 

Jolasak bukatu eta bazkaltzera joan gara, arratsaldeko jolasetarako indarrak hartzeko. Ederto bazkaldu eta eskulanen tailerrak egin ditugu indarrak ondo gordetzeko. Bertan, kometak, mandalak, pultserak… egin ditugu, eta horiek bukatu ostean meriendatu eta herriko plazaruntz abiatu gara. Bertan TXOMINE zegoen gu itxaroten eta sokatira MASTERKLAS-a jaso dugu, mugalari trebeek sokak ondo menperatu behar dituzte eta.

Sokatira amaitu eta frontoira joan gara, txingak eta giza probak guztiz menperatzera. TXOMINEK emandako aholku guztiak kontuan hartu eta askoz ere errazago egin ditugu probak.

Arratsaldeari amaiera emateko, FUROR-FUROR jolasa egin dugu eta guzti hori egin ondoren EUSKARAREN GARAIKURRA irabazi dugu. Oraingoan KIXMIK eta KOXMEK mugak zeharkatuko dituzte eta PUTZUZAIN maltzurra garaituko dute. 

TXOMINE agurtu, afaldu eta gaubelara joan gara, bertan MARMOKATXOAK taldeak izugarrizko ikuskizuna eman du. Amaitu eta KIXMI eta KOXME mugalariak agertun dira, euskararen garaikurra eman diegu eta oso pozik jarri dira.

Muga zeharkatzera zihoazen baina, amona Juanitak egindako bainujantzia galdu dutela ohartu dira, orduan HONDARRIBIKO hondartzara bueltatu beharko gara bihar…

Ondo deskantsatu beharko dugu bihar egun luzea daukagu eta aurrean. 

ONDO LOIN!!! ZZZZzzzzz.

IMG_4702

4. EGUNA:

Gogotsu hasi dugu gaurko eguna, aurreko egunean NIKAK bere paradisura gonbidatuta, denok irrikitan geunden TXIMISTARRILAND-era joateko, harriak eta tximistak bat egin zuten lekura. Bapo gosaldu ondoren eta energia guztiz bete ondoren, goizeko 10-etan autobusa hartu eta TXIMISTARRILAND zaintzera joan gara.

Bidean, NATURAZ estalitako errepideak gurutzatu ditugu eta zuhaitz eta belardien artean TXIMISTARRILAND-era heldu gara. Guztiok irrikitan jeitsi gara autobusetik, eta bertako begiraleek egin digute ongi etorria. 

Taldeka sakabanatu gaituzte eta 3 txoko desberdinetan egon gara, bat bukatzen joan garen einean aldatzen joan gara. Batzuk ARBORISMOA egiten hasi dira, NIKAREN ibilbideak ikasten. Hasieran urduritasuna agertu da gure artean baina NATURAREKIN bat egin hasi garen momentuan, urduritasunak atzean gelditu dira.

Beste batzuk aldiz tirolinara joan dira, NIKAREN garraiobideak ezagutzera. Bi TIROLINA desberdinetan ibili gara, lehenengoa motza eta bigarrena aldiz pixka bat luzeagoa. TIROLINAN gindoazela, NIKAREN PARADISUKO paisaiak ikusteko aukera izan dugu, eta NATURAK duen garrantziaz ohartu gara.

Hirugarren taldea egoitza barruko ARBORISMOA egiten aritu da.

Goiz guztia NATURAREKIN elkarlanean aritu ondoren, bazkaltzeko geldialditxo bat egin dugu, arratsaldeko jolasak eta ekintzak ahalik eta indartsuen aurrera eraman ahal izateko. Indarrak hartu eta gero, hainbat kirol landu ditugu, eskalada, saskibaloia, futbola… horrez gain denbora soberan izan dugunez, talde batzuek ekintza errepikatzeko aukera izan dute.

Eguna amaitzen zioala, NATURAREN GARAIKURRA aurkidtu dugu, eta Kixmi eta Koxme muga gainditzeko geroz eta gertuago utzi ditugu.

Berara iritsi garenean DUTXA on bat hartu dugu afaldu baino lehenago NATURA usaina kentzeko eta afaldu ondoren gaubelara joan gara. Gaurkoan PIÑA KOLADA eta GEREZIZKO KOKAKOLAK taldeek hartu dute parte eta beraien ikuskizunekin eman diogu  hasiera gaubelari. 

Ikuskizunak amaitu eta gero KIXMI eta KOXME MUGALARIAK etorri dira arnasestuka, PUTZUZAIN atzetik izan dute eta. Gure eguna nola joan den azaldu ondoren NATURAREN garaikurra eman diegu eta mugetarantz abiatu dira ausardiaz, beraien helburutik geroz eta gertuago. 

Ea biharko egunak zer ekarriko duen, gu lotara goazzZZZ… bihar ahalik eta indartsuen egoteko. ONDO LOIN!!!

IMG_8055

3. EGUNA:

Sendo gosaldu ostean, hortzak garbitu eta abenturari ekiteko prestatu gara.  Etxeko atarian jolasean ari ginela, gainera, KIXMI eta KOXME mugalariak azaldu dira. Baina… konturatu dira iparrorratza falta dutela.Eguna lainotsua denez, ezin dira Lapurdira itzuli. Euren altxor preziaturik gabe nahiko despistatuta dabiltzala ematen du.  Beraz, iparrorratza aurkitzeko laguntza eskatu digute.

Hortarako, errekara abiatu gara, KIXMIK esan baitigu badutela lagun bat hortan lagun diezagukeena… Behin errekara eta inguetara heltzean, NIKA esploratzaile nikaraguarra etorri zaigu bisitan; KIXMI eta KOXME mugalariei laguntzera etorri da munduko beste puntatik, eta erakutsi digu nola egiten duen berak iparrorratzik gabe bideak topatzeko. Horrela, pista batzuk eman dizkigu KIXMI eta KOXMEren iparrorratza aurkitu ahal izateko. Gainera, esploratzaile trebe eta ausartak izateko entrenamendua prestatu digu. NIKAren masterclass-aren ondoren, iparrorratza aurkitzea lortu dugu.

Arratsaldean, PUTZUZAIN maltzurra agertu da aterpetxe inguruan, mugalarien sakua eskuan zeramala. Baina, ihesean Berako mapa sekretua galdu du. Mapa aztertu ostean, ideia ona iruditu zaigu mugalari trebeak izateko ingurua ezagutzea ezinbestekoa dela, beraz, herria ezagutzera abiatu gara. Hau egiteko, ginkana bat prestatu dugu, frontoia, udaletxea edo kiroldegia bezalako txokoak ezagutuz.

Jolasa amaitutakoan aterpetxera itzuli gara eta merixendarekin indarrak hartu ostean, taldeka jolas ezberdinak izan ditugu.

Izerdi-patsetan eta gosea eginda afaltzera joan gara. Gaubelan,  Hamarrazo taldeak ikuskizun ikusgarria eskaini digute. Horren ostean, KIXMI eta KOXME agertu dira. Iparrorratza garaikurra itzuli diegu. Benetan poztu dira! NIKAK haurrei eginiko lan bikaina eskertzeko bere paradisura gonbidatu ditu gutun baten bitartez: Tximistarri-land, tximistak harria kolpatu zuen mendia.

KIXMI eta KOXME mugalariek, horri esker, mugaz bestalderako bidaiari ekin ahal izan diote, AGUR KIXMI!! AGUR KOXME!!! LASTER ARTE!!! Indarrak hartzeko unea iritsi da, bihar paradisura baikoaz. Ondo loin!! ZZzzzZZZzzz

D438CC4B-81D4-4EC5-A487-FDE84BED3878

2. EGUNA:

Musikarekin batera hasi dugu eguna, gau luze eta zaratatsu baten ostean. Indarrak hartzeko, bapo gosaldu dugu, KIXMIk Faustinoren borda inguruan galdutako makilaren bila joan behar izan baitugu mendira. Mendiko arropak jantzi, krema eman eta motxila ilusioz beteta, Ibardineko magalera abiatu gara.

Mendira bidean, PUTZUZAINEk utzitako hainbat mezu aurkitu ditugu, baina denon arteko elkarlanari eta ausardiari esker, aurrera egitea lortu dugu. Bidea nekeza izan da, baina umore onez eta kantuan, ederki asko heldu gara Ibardineko magalera. Bertan, amona Joxeparen patata-tortilla goxoa jan dugu, atseden txiki bat hartzen genuen bitartean. Bazkaria amaitu orduko, lainoek Larrun zein Ibardin estali dituzte, eta, eguraldia ikusita, lehenbailehen hartu dugu Berarako bidea. Itzuleran ere, euskal kantak, barreak eta algarak izan dira protagonista.

Herrira itzulitakoan, basurde-usaina kentzeko dutxa freskagarria hartu dugu. Ondoren, aterpetxera bueltatu eta txorimalo-lehiaketa egin dugu. Lehiaketa honetan, begiraleak mozorrotu dituzte, eta talde bakoitzak bere txorimaloa sortu du, izen eta deskribapenarekin batera.

Iluntzean, jolasean gustura aritu ostean, indarrak berreskuratzeko afari goxo-goxoa jan dugu. Afaldu eta gero, ohitura den bezala, gaubelaren txanda heldu da. Gaurkoa berezia izan da, taldeen ikuskizunez gain, bisita ugari izan baititugu: FAUSTINO artzaina, KIXMI eta KOXME.

Faustinok kontatu digu mendian gure kantuak entzun dituela eta KIXMIren makila aurkitu dugula esan diotela. KIXMIren makila eman diogu FAUSTINOri, eta hark, gure talde-lanaren sari gisa, ELKARLANAren garaikurra oparitu digu. Jarraian, KIXMI eta KOXME etorri dira, makilaren inguruan galdezka. FAUSTINOrekin egon garela esan diegu, eta makilaren truke ELKARLANAren garaikurra jaso dugula kontatu diegu. Gure mugalariak oso pozik agertu dira, eta merezitako atsedena hartzera joan dira Ibardin aldera.

Ea zein sorpresa ekarriko digun biharko egunak…

Leher eginda gaude, beraz… bagoaz lotara! Zzzz…

IMG_6058

1. EGUNA

Berara iritsi eta maletak zein logelak antolatu ostean, erreka inguruko parkera joan gara gara bazkaria jan eta tripa betetzera. Horren ostean, jolaserako tartea ere izan dugu bertan.

Aterpetxera bueltan,KIXMI eta KOXME gure lagun mugalarien bisita jaso dugu. Mugaz bestaldetik etorri dira eta nekatuta daude zeharo, bi egun daramatzate alde batetik bestera putzuzain maltzurrarengandik ihesi eta Ibardingo bentan egingo dute lo, halere, altxorrak bertaraino eramateko nekatuegi daude. Laguntza eskatu digute euren altxorra zaintzeko. 

Mugalarien bisita eta gero, talde izaera sendotzeko asmoz, kamisetak tintatu ditugu, taldeko bandera banderak sortu ditugu, taldeko oihuak prestatu ditugu… Ederto bili gara!

Arratsaldearekin jarraitzeko, herria ezagutzera irten gara eta Herriko Plazaraino iritsi gara. Bertan, jolasean genbiltzan bitartean, PUTZUZAIN  maltzurra agertu da inguruan, eta mugalarien sakua lapurtu digu. Etxera bueltan, Eskoziatik etorritako TROKO, MOKKO eta RONKO lagunen bista izan dugu. Beraiekin disko-musikaz gozatzeaz gain, makil bilaketa lehiaketa egin dugu, taldeko bandera lau haizetara astintzeko!

Bapo afaldu eta gero, udalekuetako lehenengo gaubela izan dugu. Taldeen aurkezpenak izan dira protagonista gaurkoan. Gainera, KIXMI eta KOXME etorri dira, arratsaldean ahaztutako txapelaren bila. Umeek PUTZUZAINek altxorra lapurtu digula kontatu die eta mugalariek berau berreskuratzeko laguntza eskatu digute.  Zer gertatuko ote da altxorrarekin?

Bihar beste egun bati ekiteko lo egin eta deskantsatzea ezinbestekoa da, beraz, guztiak ohera! 

Ea zein sorpresa gordetzen digun biharko egunak! BIHAR ARTE!!!!

IMG_9786(1)