Hezkuntza ez-formala
Hezkuntza ez-formalean negu denboraldia bukatuta!
Eski irteerak jada amaitu dira. Aurten ia 400 ikaslek parte hartu dute eski irteeratan. Beti bezala, Ikastolen Elkarteko Zirimolako lankideekin batera primeran pasatu dugu Arette-ko eski estazioan. Eski ikastaro eta gaubeletan giro ederra izan dugu, beraz, datorren urtean errepikatuko dugu. HHko 4. tailerrak bukatzear daude eta datorren astean bukatuko dira azken egun solteak. HHko 5.…
Read MoreUrte osoko lanak fruituak ematen, denboraldiko azken txanpara heltzen ari da Arizmendi Kirol Elkartea
Ikasturtearen azken txanpa gertu dagoen honetan, gure Arizmendi Kirol Elkarteko taldeak buru belarri dabiltza lehian. Kantxetan, zelaietan, igerilekuetan eta frontoietan nabaria da hilabete guzti hauetan egindako ahalegina eta ilusioa LAN BIKAINA KATEGORIA GUZTIETAN Ezin dugu harroago egon gure kirolari guztiek erakusten ari diren mailarekin. Txikienetatik hasi eta nagusieneraino, lana, talde-espiritua eta hobetzeko gogoa izan dira…
Read MoreEKKO (Eskola Kirola Komunitatea eta Osasuna) programaren saioak martxan
EKKO programa (Eskola Kirola Komunitatea eta Osasuna), LH5 eta LH6 ikasturteetan lantzen da gure ikastolan. Egitasmo honen helburua ikasleei trebezia sozialak garatzen laguntzea da, besteak beste, etorkizunean gehiegizko kontsumoaren aurrean erabakiak egoki eta orekatuak har ditzaten. Programaren zati bat geletan garatzen da, baina gurasoen rola ere ikaragarri garrantzitsua denez gai honetan, beraientzako saioak ere antolatzen…
Read MoreAtletismo inklusiboko topaketa izango dugu larunbatean!
Larunbat honetan, kirola eta inklusioa uztartuko dituen goiz paregabea izango dugu Arrasaten. LH 3. mailatik 6. mailara arteko ikasleak eta LEKE kirol egokituko taldeko kideak elkarrekin arituko dira Mojategiko pistetan. Urtero bezala, ekintza hau inklusioan oinarritzen da: gure ikasle guztiek elkarrekin parte hartuko dute, kirolak batzen gaituela erakutsiz. Eguna: Otsailaren 28a, larunbata. Ordutegia: Goizez (izen-emate kopuruaren…
Read MoreNegua heldu da hezkuntza ez-formalera!
Hezkuntza ez-formaleko eski irteerak hasi dira! Otsailaren 7-8 an egin genuen lehena eta ederto ibili ziren gure ikasleak; eski ikastaroa jasotzeaz gain, batxi 2ko ikasle batzuk hezitzaile lanetan ere ibili ziren Zirimolako lankideekin. Monitore eskolari dagokionez, asteburu honetan saio berriak izango dira Almen gunean. Gaztelupe guneko ikasleak, aldiz, Nafarroako Allo herrian kokatutako aterpetxe batera joango…
Read MoreArizmendi Kirol Elkarteko Bolei Eskola Topaketa egin dugu
2026ko Urtarrilaren 25ean Arizmendi Kirol Elkarteak Angiozarreko bolei taldearekin batera urteko lehen bolei eskola topaketa antolatu genuen. Arizmendi Kirol Elkartean urteak daramatzagu boleibola lantzen bailarako gaztetxoekin, adin tarte zabala hartzen duelarik. Infantiletatik aurrera Gipuzkoako txapelketetan egoten dira murgilduta, eta horregatik, adin eskolarrean dauden gaztetxoekin topaketa batzuk izaten ditugu urtean. Gauzak horrela, Angiozarreko Bolei eskolako taldea…
Read MoreHezkuntza ez formalean martxan jarraitzen dugu!
HHko 3. tailerrekin martxan gaude jada. Olarte gunean pandero, Umezaintzan euskal dantzak eta Basabeazpin sormen tailerra lantzen gaude. Orokorrean tailer hauetan izen emate handia izan dugu. Batxi 1. mailako ikasleak asteburu honetan estreinatu ziren monitore eskolako saioekin. Saioak ostiral eta zapatuan izan zituzten eta gustura irten ziren bertatik. Pasadan astean hasita datorren ikasturtera arte egongo…
Read MoreLeintz Eskola Kiroleko ekintzak bueltan dira
Gabonetako etenaldia eta gero zapatu honetan jolas heziko topaketa izango dugu Arrasateko Musakolako kiroldegian (10:00-11:30). Bestalde, Eskoriatzako frontoian LH 3-6 mailako ikasleek pilota topaketa izango dute (10:00-11:30). Topaketan izena emateko azken eguna osteguna izango da eta informazio guztia koordinatzaileek helaraziko dute. Izotz pistako izen ematea gaurtik urtarrilaren 12tik 19ra izango da eta idazkaritzatik informazioa jasoko…
Read MoreGabonetako Emakumezkoen XX. Futbol Txapelketa aurkeztu dugu gaur
Gaur, abenduak 16, aurkeztu dugu Aretxabaletako Ibarra Kiroldegian Gabonetako Emakumezkoen XX. futbol txapelketa. Aurkezpenean Gari Iturbe Aretxabaletako alkatea, Garbiñe Etxeberria Realeko Emakumezkoen Futboleko Kirol Zuzendaria, Mikel Aizpurua Arizmendi Kirol Elkarteko Koordinatzailea eta Goretti Maturana Arizmendi Ikastolako Lehendakaria izan dira. Txapelketa abenduaren 29an eta 30ean izango da Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian. Abenduaren 29an, goizeko 9:25etan hasita…
Read MoreKosner Baskonia-ren partidua ikustera joango gara abenduaren 17an!
Datorren abenduaren 17an, urtero bezala, Kosner Baskoniaren partidua ikustera joango gara. Euroligako partidua izango da eta aurkaria Monako taldea. Izen-emateak abenduaren 3an zabalduko dira eta apuntatzeko azken eguna abenduaren 10a izango da. Ikastetxe bakoitzeko koordinatzaileek bidaliko diete gurasoei izena emateko informazio guztia. Edozein zalantza izanez gero, beraiekin jarri zaitezkete harremanetan. Aurten, prezio ezberdina izango da…
Read More