Atletismo inklusiboko topaketa izango dugu larunbatean!
Larunbat honetan, kirola eta inklusioa uztartuko dituen goiz paregabea izango dugu Arrasaten. LH 3. mailatik 6. mailara arteko ikasleak eta LEKE kirol egokituko taldeko kideak elkarrekin arituko dira Mojategiko pistetan.
Urtero bezala, ekintza hau inklusioan oinarritzen da: gure ikasle guztiek elkarrekin parte hartuko dute, kirolak batzen gaituela erakutsiz.
Eguna: Otsailaren 28a, larunbata.
Ordutegia: Goizez (izen-emate kopuruaren arabera zehaztuko dugu eta aurrerago jakinarazi).
Tokia: Arrasateko Mojategiko atletismo pistan.
Izen ematea: Alexia bidez, otsailaren 25era arte.
Atletismoko modalitate ezberdinak ezagutzeko aukera izango da; luzeera eta altuera jauziak, dardo jaurtiketa, lasterketa motzak, luzeak eta erreleboak. atletismoko gurpildun aulkiak probatzeko aukera….
Ekintza hau Arrasateko Atletismo Taldearekin eta Oñatiko “Bizi hadi” Triatloi Egokituarekin lankidetzan antolatu dugu.
Besterik gabe, ekintzan parte hartuko duzuelakoan, jaso agur t’erdi.