Hezkuntza ez-formalean ere martxan jarraitzen dugu!

Aste Santuko oporrak igaro dira jada eta Pazkoa astean gure ikasleek kanpus teknologikoan parte hartzeko aukera izan dute. Camptecnologico-ko profesionalekin eta Mondragon Unibertsitatearekin batera 4 egunetako tailer teknologikoak antolatu ditugu. HHko tailerrei dagokionez, datorren astean emango diegu hasiera 5. tailerrari. Tailer honekin, ikasturtea itxiko genuke. Oraingoan, Santa Teresa eta Jose Arana guneetan patinajea izango dugu…

Read More

Negua heldu da hezkuntza ez-formalera!

Hezkuntza ez-formaleko eski irteerak hasi dira! Otsailaren 7-8 an egin genuen lehena eta ederto ibili ziren gure ikasleak; eski ikastaroa jasotzeaz gain, batxi 2ko ikasle batzuk hezitzaile lanetan ere ibili ziren Zirimolako lankideekin. Monitore eskolari dagokionez, asteburu honetan saio berriak izango dira Almen gunean. Gaztelupe guneko ikasleak, aldiz, Nafarroako Allo herrian kokatutako aterpetxe batera joango…

Read More

Hezkuntza ez formalean martxan jarraitzen dugu!

HHko 3. tailerrekin martxan gaude jada. Olarte gunean pandero, Umezaintzan euskal dantzak eta Basabeazpin sormen tailerra lantzen gaude. Orokorrean tailer hauetan izen emate handia izan dugu. Batxi 1. mailako ikasleak asteburu honetan estreinatu ziren monitore eskolako saioekin. Saioak ostiral eta zapatuan izan zituzten eta gustura irten ziren bertatik. Pasadan astean hasita datorren ikasturtera arte egongo…

Read More

Neguko ekintzak hezkuntza ez-formalean

Egun hauetan ekintza ezberdinetan izena emateko aukera egongo da hezkuntza ez-formalean.  Alde batetik, eski irteerak izango dira protagonista: Gazteluondo guneko DBH 1 eta 2, Gaztelupe guneko DBH 3 eta 4, Almen guneko DBH 1 eta 2, Almen guneko DBH 3 eta 4, eta azkenik Gaztelupe zein Almeneko Batxiko ikasleenak. Irteera hauetan izena emateko azken eguna…

Read More

Hezkuntza ez-formalean, gelditu barik!

Lehenengo hilabeteak aurrera doaz aurtengo ikasturtean eta gure ekintzak ere. Ikasturte osoko ekintzen kopuruak orokorrean handiagoak izan dira ikasturte honetan. Izan ere, aurten profesional eta familientzako ekintzak sartu ditugu berrikuntza moduan. Talde hauek harrera oso ona izan dute eta gutxi gorabehera 50 pertsona inguruk eman dute izena. Hain zuzen ere, Yogako bi talde sortu dira…

Read More

Ikasturte amaierako ekintzak hezkuntza ez-formalean!

Ikasturtea bukatzear dago eta honekin batera maiatzean amaituko dira ere eskolaz kanpoko zenbait ekintza: zirko tailerra, robotika, street dance, antzerkia eta yoga ingelesez. Zirko eta street dance-ko ikasleak ekitaldi bereziak antolatuko dituzte. Gure monitore eskolako batxi 2. mailako ikasleek pasa den astean bukatu zuten euren formakuntza teorikoa eta jada soilik arlo praktikoa egin beharko dute.…

Read More

Ikasturte amaiera hezkuntza Ez-formalean!

Ikasturtearen azken txanpan gauden honetan, HHko bosgarren eta azken tailerra aste honetan hasi dugu; Jose Arana eta Santa Teresa guneetan kirol jolasak egingo dira eta Umezaintza gunean patinajea egingo da. Gabonetan bezala Pazko astean kanpus teknologikoa izan dugu ere. Aipatu genuen moduan, oraingoan, robotika eta programazioarekin lotutako ekintzak gauzatu dira eta gainera, jarduera fisikoa sartu…

Read More

Gazteluondo eta Almeneko DBH2ko ikasleek Olinpiadak ospatu zituzten Iturripen

Urtero legez, Arizmendi Ikastolako DBH 2. mailako ikasle guztiak elkartu dira Iturripeko kirol instalazioetan Olinpiadak ospatzeko. Aurten, gainera, Monitoretza Eskolan ari diren batxilergoko 1. mailako ikasleak ere bertan izan dira, beraien praktikaldia eginez eta ekitaldia aurrera ateratzeko aletxoa jarriz.  Hasierako ekitaldiaren ondoren, atletismoko hainbat proba, floorball-a eta eskubaloia lehiatu dituzte. Jardunaldia amaitzeko, kross txiki bat…

Read More

Udalekuen izen-ematea zabalik

Aurtengo ikasturteko udalekuen izen ematea aste honetan zabalduko da, martxoaren 5ean, asteazkena. Beti bezala gure eskaintza anitza izango da: Gares, Bera, Viana, Lekeitio, Otsagi, Arbizu eta Ibiltaria. Arbizuko udalekuak izango dira aurtengo nobedadea DBH 1-2 mailentzako. Gure Batxi 2. mailako Monitore eskolako ikasleak asteburu honetan Allora joango dira egonaldi txiki bat egitera. Beraien formazioa osatzeko…

Read More

Hezkuntza ez-formaleko ekintzak aurrera!

HHko laugarren tailerrak aste honetan hasiko dira. Oraingoan Jose Arana, Olarte, Uribarri, Basabeazpi eta Umezaintza guneen txanda izango da. Jose Arana gunean, euskal dantzak izango ditugu astelehen/asteazkenetan. Olarte gunean, patinajea izango dugu. Bertan, bi talde osatu ditugu astelehen/asteazkenak eta astearte/ostegunak. Uribarri gunean, zunba tailerra izango dugu eta beste bi talde sortu ditugu, astelehen/asteazkenak eta astearte/ostegunak.…

Read More