Gaztelupeko DBH 4. mailako ikasleek diploma jaso dute Jakin-mina hitzaldi zikloan parte hartzeagatik

Maiatzaren 21ean, Gaztelupeko DBH 4. mailako zenbait ikaslek diploma bana jaso zuten Gipuzkoako Foru Aldundian egin zen ekitaldian, Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiak antolatutako Jakin-mina hitzaldi zikloan parte hartu izanagatik.Ikasleek borondatez hartu dute parte programan, eta guztira 15 hitzalditan murgiltzeko aukera izan dute. Saioak hiru hizkuntzatan eskaini dira —euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez— eta askotariko…

Read More

Bizikleta Irteera: Batxilergoko 1. mailako ikasleek Gorputz Hezkuntzari agur esan diote

Azterketen ondorengo lasaitasunean, Gaztelupeko eta Almeneko Batxilergoko 1. mailako ikasleek urte osoko ahalegina ospatu zuten bizikleta gainean. Gorputz Hezkuntzan egindako ibilbideari agur esateko modu berezia aukeratu zuten: bizikleta irteera bateratua Urkulura. Aipatu beharra dago, azken txango hau ezinbestekoa dela azken ebaluaziorako.Kaskoa jantzi, pedalei eragin eta ibilbide ezberdinetatik iritsi ziren helmugara. Giro aparta izan zen protagonista,…

Read More

Batxilergo 2ko ikasleen agur-bazkariak: Almenen eta Gaztelupen bizi izandako azken egun berezia

Pasa den astean, 2. Batxilergoko ikasleek azterketa akademikoak amaitu eta gero, agur-giro hunkigarrian ospatu genituen ohiko agur-bazkariak, bai Almenen eta baita Gaztelupen ere. Ikasturtearen amaiera eta ikasleen ibilbidearen etapa garrantzitsu baten itxiera ospatzeko, ikasle eta irakasle guztiek parte hartu zuten elkartasunez eta giro ederrean. Bazkarietan ez zen faltarik izan: une alai eta jostagarriak bizitzeko aukera…

Read More

Euskaraldiari hasiera eman diogu Ikastolan!

Gaztelupe euskaraldia

Arizmendi Ikastolako gune desberdinetan Euskaraldiari hasiera eman diogu. Giro alai eta konprometituan, hizkuntza-ohiturak astintzeko eta euskararen erabilera sustatzeko konpromisoa hartu dugu profesional, haur eta ikasle gehienok. Olarte guneko haur eta profesionalek euskaraldirako Bulego taldeak sortutako “Gure bihotzaren taupadak” abestiarekin bideoklip bat grabatu dute guztien artean. Gaztelupen Batxilergoan, Euskaraldiaren ikur nagusia den txapak banatu dituzte ikasleen…

Read More

Gaztelupeko DBH 4.mailako artistikako ikasleek graffiti eta mural ikastaroak izan dituzte

Gaztelupeko artistikako ikasleek arte urbanoaren esparruan murgiltzeko aukera izan dute azken asteotan. Aste Santuaren aurretik graffiti ikastaroa jaso zuten, eta horren emaitza gisa, ikastolako laugarren solairuko patioan “Gaztelupe” izenburuko graffiti handi eta koloretsua sortu zuten. Lan honek ikasleen sormena eta talde-lana islatu ditu modu bikain batean. Ikasketa esperientzia horri jarraipena emanez, aste honetan mural tailerra…

Read More

Gaztelupeko batxi 2ko jarduera fisikoa, aisialdia eta osasuna ikasgaiko ikasleak Igorren Paintball egiten

Batxilergoko 2. mailako ikasleek Jarduera Fisikoa, Aisialdia eta Osasuna ikasgaian proiektu praktiko bat garatu dute, non helburu nagusia aisialdiko jardueren antolaketa eta kudeaketa prozesuak ezagutzea izan den. Ekimen honen bidez, ikasleek aukera izan dute kudeaketa arloko gaitasunak praktikan jartzeko, benetako egoerei aurre eginez. Horretarako, jarduera berezi bat antolatzeko beharrezko urrats guztiak landu dituzte, besteak beste:…

Read More

Modalitateko bigarren PROIak bukatu dituzte batxilergoko ikasleek

Udaberriko oporren aurretik, Gaztelupeko eta Almengo batxilergoko 1. mailako ikasleek modalitateko bigarren PROIak gauzatu zituzten. Batxilergoko modalitatearekin estuki lotutako diziplinarteko lanak dira, eta ikasleak bi astez buru-belarri aritu ziren planteatutako erronkei erantzuten. Modalitate bakoitzean, honako proiektuak garatu zituzten: “Personal Trainer” osasungintzakoek, “XNO” humanitateetakoak eta “Eraikina” teknologiakoek.  “Personal Trainer” proiektuaren helburua osasun-arazo desberdinak dituzten pazienteei aholkuak…

Read More

Bukatu da Gaztelupeko Bazara taldeko “Egunean behin” ekimenaren denboraldia!

Egunean behin Gaztelupe

Poz handiz jakinarazten dugu amaiera eman diogula “Egunean Behin” jolasaren denboraldiari. Ekimen hau Gaztelupeko Bazara taldeak antolatu du, eta bertan parte hartu dute ikasleek, irakasleek eta komunitateko beste hainbat partaidek, giro ederrean euskara sustatuz. “Egunean Behin” CodeSyntax enpresak sortutako euskarazko aplikazio ezagun bat da: egunean partida bakarra jokatzen da, 10 galderari erantzunez, azkartasuna eta zuzentasuna…

Read More

Gaztelupeko DBH4. mailako ikasleek “Memoria historikoa orainalditik” ekimenean parte hartu dute

Gaztelupeko DBH4ko ikasleek memoria historikoaren inguruko ikerketa egin dute aurten ere, Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzaz. Maite izeneko emakumearen istorioan oinarrituta, ikasleek Gerra Zibilean errepresaliatutako emakumeen testigantzak eta dokumentu historikoak aztertu dituzte, giza eskubideen urraketak identifikatzeko. Prozesu honetan, elkarrizketetarako galdetegi bat sortu eta datu-base bat osatu dute, memoria historikoaren garrantziaz hausnartuz. Jarduerak ikerketa kritikoa sustatu eta…

Read More

Arrakastatsua izan da Gaztelupeko ikasleen Udaberriko Kantu Afaria

Joan den ostiral gauean ospatu genuen Gaztelupeko DBH 4. mailako ikasleek antolatutako Udaberriko Kantu Afaria, eta ekitaldiak arrakasta handia izan zuen. Irakasle, ikasle, lankide eta herritar ugari bildu ziren giro ederrean, kantuz eta algaraz betetako afari berezi honetan. Afaria giro bero eta parte-hartzailean igaro zen, eta bertaratutakoek euskal kantutegiko abesti ezagunak abesteko aukera izan zuten.…

Read More