Bukatu da Gaztelupeko Bazara taldeko “Egunean behin” ekimenaren denboraldia!
Poz handiz jakinarazten dugu amaiera eman diogula “Egunean Behin” jolasaren denboraldiari. Ekimen hau Gaztelupeko Bazara taldeak antolatu du, eta bertan parte hartu dute ikasleek, irakasleek eta komunitateko beste hainbat partaidek, giro ederrean euskara sustatuz.
“Egunean Behin” CodeSyntax enpresak sortutako euskarazko aplikazio ezagun bat da: egunean partida bakarra jokatzen da, 10 galderari erantzunez, azkartasuna eta zuzentasuna sarituz. Helburua da euskara sustatzea modu dibertigarri eta parte-hartzailean.
Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu parte hartu duzuen guztioi; zuen inplikazio eta ilusioari esker, ekimen hau arrakastatsua eta aberasgarria izan da.
Aipatzekoa da, gainera, astero-astero irabazleek sariak jaso dituztela Arrasateko komertzio eta tabernetatik, herriko sare ekonomiko eta soziala indartuz.
Era berean, gure zorionik beroenak luzatu nahi dizkiegu irabazleei! ??? Zuen trebetasuna eta ahalegina eredugarriak izan dira.
Ezingo genioke amaiera eman Arrasateko hainbat denda eta taberni eskerrik adierazi gabe, haiek eskuzabal lagundu baitigute sariak doan eskainiz. Eskerrik asko bihotzez honako hauei:
- Irati Taberna Arrasate (@iratitabernaarrasate)
- Goizalde Kafea (@goizalde.kafe)
- Nua Estetika (@nuaestetika)
- Buart Loradenda (@buartloradenda)
- Eskuz Arrasate (@eskuzarrasate)
- Lasagabaster Denda (@lasagabasterdenda)
- Belun Arrasate (@belun_arrasate)
Mila esker guztioi zuen parte-hartze, babesa eta ilusioagatik! ???Sarituak eta sariak bazarako instagramean ikusi daitezke.