Gaztelupeko batxi 2ko jarduera fisikoa, aisialdia eta osasuna ikasgaiko ikasleak Igorren Paintball egiten
Batxilergoko 2. mailako ikasleek Jarduera Fisikoa, Aisialdia eta Osasuna ikasgaian proiektu praktiko bat garatu dute, non helburu nagusia aisialdiko jardueren antolaketa eta kudeaketa prozesuak ezagutzea izan den. Ekimen honen bidez, ikasleek aukera izan dute kudeaketa arloko gaitasunak praktikan jartzeko, benetako egoerei aurre eginez.
Horretarako, jarduera berezi bat antolatzeko beharrezko urrats guztiak landu dituzte, besteak beste: enpresa espezializatuekin harremanetan jartzea, jardueraren aurrekontuak prestatzea, ordutegiak zehaztea eta koordinatzea, garraio-beharrak identifikatu eta autobusak bilatzea.
Prozesu osoa amaitu ondoren, ikasleek beren proposamenak aurkeztu dituzte, eta talde osoak bozketa bidez aukeratu du interesgarrien eta erakargarrien iruditu zaien ekintza.
Bukatzeko, Gaztelupeko ikasleek Igorren Paintball jarduera bat burutu dute, egun osoko irteera batean. Esperientzia hau baliagarria izan da ikasleentzat bai aisialdia modu osasuntsuan bizitzeko, bai antolakuntza gaitasunak garatzeko, bai eta talde-lanean aritzeko ere.
