Gaztelupe euskaraldia

Euskaraldiari hasiera eman diogu Ikastolan!

Arizmendi Ikastolako gune desberdinetan Euskaraldiari hasiera eman diogu. Giro alai eta konprometituan, hizkuntza-ohiturak astintzeko eta euskararen erabilera sustatzeko konpromisoa hartu dugu profesional, haur eta ikasle gehienok.

Olarte guneko haur eta profesionalek euskaraldirako Bulego taldeak sortutako “Gure bihotzaren taupadak” abestiarekin bideoklip bat grabatu dute guztien artean.

Gaztelupen Batxilergoan, Euskaraldiaren ikur nagusia den txapak banatu dituzte ikasleen artean. Gaurtik aurrera Euskaraldiko 11 egunetan zehar ahobizi edo belarriprest rola betetzea da helburua. Pena izan da Batxilergoko 2. mailako ikasleak azterketak zirela eta ezin izan  dutela argazkian parte hartu. 

DBH 3. eta 4. mailako ikasleek, Euskaraldia 16 urtetik gorakoentzat zuzenduta egon arren, ez dute aukera pasatzen utzi nahi izan eta beraiek ere parte hartzeko bidea egin dute. Hizkuntza-ohiturak aldatzeko prest daudela adierazi dute eta, horretarako, zerrenda batetik gutxienez hiru konpromiso hartu dituzte. Txapa propioak sortu dituzte eta bakoitzak bere konpromisoak zehaztu ditu. 

ELKAR MUGITUZ EGINGO DUGU!
Ikusiko dugu konpromisoak betetzen ditugun; entrenamendu modura biziko ditugu 11 egun hauek eta, ondoren, ohitura berriak mantentzeko asmo sendoarekin jarraituko dugu. ??????

GAZTELUPEKO IRUDIAK

OLARTEKO BIDEOA

ALMENEKO BIDEOA