Gaztelupeko DBH4. mailako ikasleek “Memoria historikoa orainalditik” ekimenean parte hartu dute
Gaztelupeko DBH4ko ikasleek memoria historikoaren inguruko ikerketa egin dute aurten ere, Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzaz. Maite izeneko emakumearen istorioan oinarrituta, ikasleek Gerra Zibilean errepresaliatutako emakumeen testigantzak eta dokumentu historikoak aztertu dituzte, giza eskubideen urraketak identifikatzeko.
Prozesu honetan, elkarrizketetarako galdetegi bat sortu eta datu-base bat osatu dute, memoria historikoaren garrantziaz hausnartuz. Jarduerak ikerketa kritikoa sustatu eta giza duintasunaren inguruko eztabaida piztu du, iraganaren ulermenetik egungo gizartea hobeto ulertzeko.