Arrakastatsua izan da Gaztelupeko ikasleen Udaberriko Kantu Afaria
Joan den ostiral gauean ospatu genuen Gaztelupeko DBH 4. mailako ikasleek antolatutako Udaberriko Kantu Afaria, eta ekitaldiak arrakasta handia izan zuen. Irakasle, ikasle, lankide eta herritar ugari bildu ziren giro ederrean, kantuz eta algaraz betetako afari berezi honetan.
Afaria giro bero eta parte-hartzailean igaro zen, eta bertaratutakoek euskal kantutegiko abesti ezagunak abesteko aukera izan zuten. Ikasleek antolaketa bikaina burutu zuten, eta parte-hartzaileek haien lana eskertu zuten. Kantu-afariaz gain, osteko bingo musikatu ganberroan ederki pasatu zuten guztiek. Horrez gain, tonbolan parte hartzeko aukera ere izan zuten, eta Arteaga jatetxerako bi bazkaritarako bonoa lortu zuten zenbait lagunek.
Guztiek primeran pasa zuten, baina antolakuntzan aritu ziren ikasleak ere ez ziren atzean geratu; haientzat bizipen ederra izan da. Lortutako dirua ekainean egingo duten ikasbidaiarako bideratuko dute.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!
Hemen argazki eta bideoak:
