Gaztelupeko DBH 4. mailako ikasleek diploma jaso dute Jakin-mina hitzaldi zikloan parte hartzeagatik

Maiatzaren 21ean, Gaztelupeko DBH 4. mailako zenbait ikaslek diploma bana jaso zuten Gipuzkoako Foru Aldundian egin zen ekitaldian, Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiak antolatutako Jakin-mina hitzaldi zikloan parte hartu izanagatik.
Ikasleek borondatez hartu dute parte programan, eta guztira 15 hitzalditan murgiltzeko aukera izan dute. Saioak hiru hizkuntzatan eskaini dira —euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez— eta askotariko gaiak jorratu dira: literatura, musika, argazkilaritza eta historia, baita neurozientziak, adimen artifiziala, jasangarritasuna eta klima aldaketa ere.
Esperientzia honen bidez, ikasleek curriculumetik kanpo dauden arloetan sakontzeko aukera izan dute, eta adituen eskutik, ikuspegi berriak eta interesa piztuko dizkien ezagutzak jaso dituzte. Zalantzarik gabe, euren garapen pertsonal eta intelektualean urrats garrantzitsua izan da.
Hona hemen ekitaldiko zenbait irudi:

Aurten ere Gaztelupeko DBH 4. mailako ikasleek Jakiunderen diploma jaso dute