Bizikleta Irteera: Batxilergoko 1. mailako ikasleek Gorputz Hezkuntzari agur esan diote
Azterketen ondorengo lasaitasunean, Gaztelupeko eta Almeneko Batxilergoko 1. mailako ikasleek urte osoko ahalegina ospatu zuten bizikleta gainean. Gorputz Hezkuntzan egindako ibilbideari agur esateko modu berezia aukeratu zuten: bizikleta irteera bateratua Urkulura. Aipatu beharra dago, azken txango hau ezinbestekoa dela azken ebaluaziorako.
Kaskoa jantzi, pedalei eragin eta ibilbide ezberdinetatik iritsi ziren helmugara. Giro aparta izan zen protagonista, eta ikasleek sasoi onean daudela erakutsi zuten. Bidelagun izan zituzten irakasle ezberdinak.
Eguna ederra izan zen, eta oroitzapen politak utzi zizkien guztiei. Gorputz Hezkuntzaren amaiera ospatzeko modu ezin hobea!
