Gaztelupe
Abidan dira Ikastolak antolatutako mintzapraktika saioak etxean euskaraz aritzeko aukerarik ez duten ikasleentzat
AEDtik jasotako gonbidapena aintzat hartuta, eta herri mailan martxan jarri den ekimenarekin bat eginez, ikastolak bere ikasleentzat euskaraz komunikatzeko zailtasun handiak dituztenentzat mintzapraktika saioak jarri ditu martxan.Ekimen honen helburua da egunerokotasunean euskaraz aritzeko aukerarik ez duten ikasleei euskaraz entzuteko eta hitz egiteko aukera eskaintzea, hizkuntza erabileraren ohitura eta konfiantza sendotzeko.Mintzapraktika saioak astean behin egiten dira,…
Read MoreZinemaren bidez adikzioei aurre: Gaztelupeko 4.mailako ikasleak Amaia antzokian
Aurreko astean Gaztelupe DBH 4. mailako gazteak Amaia antzokira joan ziren pelikula bat ikustera. Irudiberria-k elkarteak antolatzen duen adikzio aurretik programaren barruan, aurten ere 3 pelikula ikusiko dituzte ikasturtean zehar. Irudiberria irabazi asmorik gabeko kultur elkartea da, eta antolatutako adikzioa aurretik programan, ikus entzunezkoen bitartez adikzio ezberdinak proposatzen ditu, eta ondoren, ikasleentzako unitate didaktikoak prestatzen…
Read MoreGaztelupeko DBH4.mailakoak Elgoibarreko kilometrotako erronkan ederto ibili dira
Gaztelupeko DBH 4. mailako ikasle-talde bat Elgoibarko Kilometroetan izan da igande honetan. Beste 23 Ikastolekin batera erronkan parte hartu dute, eta proba ezberdinetan lehiatu dira. Ez zuten saririk lortu, baina bizitako esperientziarekin gelditu dira, ederki ibili baitziren. Bertan proba ugari izan zituzten: bertsolaritza, kultura, sukaldaritza, orienting-a, soka-saltoa, eskalada, nahaste-borraste (zaku-lasterketa, bizikleta…). Gainera, aurkezpenean egindako dantza…
Read MoreBarbara Krugerren “Another Day. Another Night.” erakusketan batxiko ikasleak
Gaztelupe guneko 1. Batxilergoko argazkilaritza ikasgaiko ikasleek aukera paregabea izan dute Bilboko Guggenheim Museoan bisita egiteko. Bertan, Barbara Kruger artista estatubatuarraren “Another Day. Another Night.” erakusketa ikusi dute, 2025eko azaroaren 9ra arte ikusgai dagoena.Erakusketak bost hamarkadako ibilbide artistikoa biltzen du, eta hizkuntza zein irudiaren bidez gogoeta kritikoa piztu identitateari, botereari, kontsumoari eta egiarekiko dugun harremanari…
Read MoreIkasturte hasierarekin, mendi irteerak eta familiarizazioa protagonistak
Aurten ere, ikasturte hasieran gauden honetan, familiarizazioa eta mendi irteerak ditugu protagonista. Testuinguru honetan, bailarako mendi eta tontorrak bisitatzen ari dira gure ikasleak, elkar ezagutzeko eta talde kohesioa bultzatzeko asmoz. Txikienak, berriz, familiarizazio prozesu betean daude. Ikasturteari hasiera eman diogunetik, haurrak gero eta gusturago etortzen dira Ikastolara, eta eta gazteak ere ari dira beraien ikasturte…
Read MoreGaztelupeko Batxilergoko 2. mailako ikasleen ikasbidaia
Gaztelupeko Batxilergoko 2. mailako ikasleak Alemaniako Oihan Beltzean izan dira ikasbidaian, irailaren 14tik 19ra bitartean. Aste horretan zehar aukera izan dute hainbat hiri eta herri ezagutzeko, bai Frantzian, bai Alemanian. Bisitatu dituzten lekuen artean nabarmentzekoak dira Colmar, Alsaziako hiri xarmagarria; Friburgo, Alemaniako hegoaldeko erreferentziazko gune kulturala eta unibertsitarioa; Estrasburgo, Europako erakundeen egoitza nagusietako bat; eta,…
Read MoreLagundu Gaztelupeko ikasleei Kilometrotako erronkan!
Aurten, Elgoibarren ospatuko diren Kilometroak jaiaren barruan, gure ikastetxeko DBH 4. mailako ikasle talde batek parte hartuko du antolatutako erronkan.Erronka hau herri-ekimenaren parte da, ikasleen sormena, elkarlana eta konpromisoa bultzatzeko asmoz sortua. Parte-hartzaileek hainbat proba gainditu beharko dituzte, hala nola bideo sortzaileak egitea, aurkezpenak prestatzea edota bestelako jarduera kolaboratiboak burutzea. Proba horien bidez, taldeek euren…
Read MoreEUSPOT ´25: Sari banaketa ekitaldia
Joan zen ostegunan egin zen Euspot lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. 2025ko edizioak parte-hartze handia izan du; lehiaketaren historiako bigarren errekorra lortu da, 119 lan jasota —2023an jaso ziren lan gehien, 149 zehazki-. 22 spot 18 urtetik gorakoek eginak izan dira, eta 97, adin-txikikoek aurkeztutakoak. Publikoaren sarirako 700 boto jaso dira. Aretxabaletako Arkupe…
Read MoreErorketa askearen IV.edizio arrakastatsua Gaztelupen
Ekainaren 12an ospatu zen Gaztelupeko DBH 4. mailako ikasleen erorketa askeko txapelketa. Azken asteotan fisikako ikasgaian erorketa askea landu dute, eta ikaskuntza teoriko horri jarraipena emanez, fisika-kimika eta teknologia arloetako ekainaren saioetan parapente bat diseinatu eta eraiki zuten, txapelketan parte hartzeko asmoz. Txapelketaren helburu nagusia izan zen sortutako parapenteak ahalik eta denbora gehien airean mantentzea.…
Read MoreZereginen Ikaskuntza Gelakoak (ZIG) protagonista Aniztasunaren hilabetean
Maiatzaren 6an Arrasateko Aniztasun Mahaia osatzen duten 18 eragileek Aniztasunaren Hilabetearen egitaraua aurkeztu zuten, eta hilabete osoan zehar aldarrikapena erdigunean izanik, mota guztietako ekintzak egin dira Arrasaten, adin guztietako herritarrei zuzenduta. Gure Ikastolatik Zereginen Ikaskuntzarako Gelako (ZIG) ikasleek aktiboki hartu dute parte ekimenean, beste herri eragile batzuekin lankidetzan. Maiatzaren 16an egin zen azoka Arrasateko Seber…
Read More