Barbara Krugerren “Another Day. Another Night.” erakusketan batxiko ikasleak

Gaztelupe guneko 1. Batxilergoko argazkilaritza ikasgaiko ikasleek aukera paregabea izan dute Bilboko Guggenheim Museoan bisita egiteko. Bertan, Barbara Kruger artista estatubatuarraren “Another Day. Another Night.” erakusketa ikusi dute, 2025eko azaroaren 9ra arte ikusgai dagoena.
Erakusketak bost hamarkadako ibilbide artistikoa biltzen du, eta hizkuntza zein irudiaren bidez gogoeta kritikoa piztu identitateari, botereari, kontsumoari eta egiarekiko dugun harremanari buruz.
Bisitaren ondoren, ikasleek esperientzia aberasgarri, polita eta oso atsegina izan zela azpimarratu dute, argazkilaritzako ikasketetan ikasitakoa testuinguru artistiko zabalago batean aplikatzeko eta bizitzeko aukera izateaz gain, erakusketak arte garaikidearen bidez hausnartzeko aukera eskaini dielako.

Barbara Krugerren “Another Day. Another Night.” erakusketan Gaztelupeko ikasleak