Erorketa askearen IV.edizio arrakastatsua Gaztelupen

Ekainaren 12an ospatu zen Gaztelupeko DBH 4. mailako ikasleen erorketa askeko txapelketa. Azken asteotan fisikako ikasgaian erorketa askea landu dute, eta ikaskuntza teoriko horri jarraipena emanez, fisika-kimika eta teknologia arloetako ekainaren saioetan parapente bat diseinatu eta eraiki zuten, txapelketan parte hartzeko asmoz.

Txapelketaren helburu nagusia izan zen sortutako parapenteak ahalik eta denbora gehien airean mantentzea. Guztira, DBH 4. mailako 70 ikasle inguruk hartu zuten parte, eta beste ikasleek ikusle gisa gozatu zuten jardueraz. Giro bikaina sortu zen ikasleen artean: elkarlana, dibertsioa eta jakin-min zientifikoa uztartu ziren.

Ekitaldi berezi honen barruan, gaztelania ikasgaian egindako mikroipuin lehiaketako sari banaketa ere egin zen, jardunaldia borobilduta.

Esperientzia oso aberasgarria eta atsegina izan zen ikasleentzat nahiz irakasleentzat, ikaskuntza teorikoa praktikara eramateko aukera aparta eskainiz.

Jarraian, egunean zehar ateratako argazki batzuk ikusgai:

Erorketa askea IV.edizioa Gaztelupen