Ikastola bizitzaz bete da berriz!

Gogotsu ekin diogu ikasturte berriari udako oporrak izugarri gozatu ondoren. Eta ikasturte hasiera guztietan bezalaxe, Arizmendi Ikastola osatzen dugun 12 guneetan, eta bereziki ikasle txikienak hartzen dituztenetan, familiarizazio prozesu betean gaude.  Haurraren erritmoa errespetatzea ezinbestekoa da familiarizazio egoki baterako; bere egoera emozionala behatzea eta prozesu honetarako prestatutako ekintzen bidez, eta beharrezkoa den kasuetan, gurasoekin batera,…

Read More

‘Almenera Belaxe’ zerbitzu berria martxan!

Ikasturte honetan zerbitzu berri bat jarri dugu martxan gure Ikastolan: Almenera, Eskoriatzatik eta Aretxabaletatik, patinetez edo oinez etortzeko taldeak sortu dira, LH1 etik LH4rako ikasleentzat. Goizeko 8:30etan Basabeazpin edota Jose Aranan elkartzen dira taldeak eta hezitzaile eta gurasoren batekin Almenera etortzen dira. Hau horrela, gure haurren artean ohitura osasuntsuak sustatzeko, mugikortasun jasangarri baten alde egiteko,…

Read More

Ikasturteari bukaera Aretxabaleta eta Eskoriatzan

Gaur eman diogu amaiera ikasturteari giro ederrean! Egun berezia izan da: bizikleta eta patinete lasterketak, urarekin jolasak, futbol partida beroa, irakasleekin azken momentu goxoak, barre algarak, besarkadak eta lagun arteko konplizitatez betetako uneak. Eskerrik asko bihotzez ikasturte honetan bidelagun izateagatik: ikasle, familia, hezitzaile eta langile guztiei. Guztion artean osatu dugu aurten egindako guztia, eta gaurko…

Read More

Almeneko LH 5ekoak Jose Aranan eta Basabeazpin

Almeneko bosgarren mailako ikasleak Jose Arana eta Basabeazpi guneetara joan gara, hurrengo ikasturtean Lehen Hezkuntzako 1. mailara etorriko diren umeak ezagutzeko. Helburua harreman goxoa sortzea izan da, eta horretarako hainbat jolas eta jarduera partekatu ditugu. Irailean, seigarren mailako ikasleak izango dira haien bidelagunak, eta jada lehen harremanak sortzen hasi gara. Esperientzia oso aberasgarria eta atsegina…

Read More

Udako solstizioa Basapeazpin 

Udako solstizioaren irudikapena eginez amaitu dugu ikasturtea Basabeazpin. Eren, hazi, loratu eta batu egin dugu, gara! Tantaixaren igoerarekin agur esan diote 5 urtekoek HHko etapari… Dantzaz eta kantuz… Zuena, gurea da ametsa, borrokatu amesten duzun hori! 

Read More

Udaberri jaixa Atxabaltan

Joan den larunbatean ospatu genuen Udaberri jaia gure herrian, Aretxabaletan, eta egia esan, ezin genuen egun hoberik eskatu. Eguraldiak lagundu zuen, eta horrek aukera paregabea eman zigun gure ikasleekin, irakasleekin eta familiako kideekin batera gozatzeko. Goizetik iluntzera arte giro ederra izan genuen: txistorra jana eta taberna, tailerrak eta jolasak, musika eta elkarrizketak… denetarik izan genuen. …

Read More

Badator Aretxabaletako Udaberriko jaixa!

Maiatzaren 10ean, larunbata, XIX. Udaberriko Jaixa ospatuko dugu Aretxabaletan. Egun polita antolatu dugu denon artean; ibilaldia, jolasak, taloak, bazkaria, musika, egurrezko jolasak… Negua atzean utzi dugu, lurra esnatu da, udaberrian dena da lore eta kolore, eta denok elkarrekin, guraso, ikasle eta irakasleok umorez eta poztasunez ospatuko dugu egun handia! Jarraian ilusio handiz prestatu dugun egitaraua:…

Read More

GUNEKO IRUDIAK

2026-2027 IKASTURTEA SAN MIGELAK https://l.eus/SanMigelakBSB2026 – ARGITXOREN SORPRESA 3 URTEKOENTZAT https://l.eus/3urtekoaketaArgitxo2026 – 2025-2026 IKASTURTEA UDABERRI JAIXA https://l.eus/UdabarriJaixa – 4 ETA 5 URTEKOAK NATURAN HEZTEN BASOAN https://l.eus/4-5NaturanHeztenBasoan – PORROTXINEN BISITA Porrotxinen bisita ere jaso dugu Inauterietan eta ze ondo pasatu dugun elkarrekin! https://l.eus/PorrotxinenBisita – ARIZMENDI IKASTOLAKO TXARANGIA Almeneko DBH 1. mailako ikasleekin batera Inauteriei hasiera eman…

Read More

“Nik ere maite zaitut” proiektua Basabeazpin

Basabeazpin, NIK ERE MAITE ZAITUT proiektuaz saltsa-maltsan gustora ibili gara.  Pirritx, Porrotx eta Marimotots-ek jasoko duten herri omenaldira gehitu gara oraingoan.  Norberarekiko maitasuna, pailazoekiko, inguruarekiko, euskararekiko eta ikastolarekiko maitasuna,  ufffaaaaaa hau sentimendu festa.  Maitatzen zekien herriari Maite zaitut esaten erakutsi zigutelako…  Beraien ibilbide luzean egindako ekarpena aitortu eta eskertu nahi izan dugu guk ere. Basabeazpitik……

Read More

Euskaraldiko izen-ematea martxan da!

Atxabaltan Euskaraldirako izen-ematea zabalik dago dagoeneko, eta aurtengo erronka handia da: 1.500 izen-emate lortzea! Helburu hori lortzen laguntzeko, Batxilergoko 1. mailako ikasleak Basabeazpira etorri ziren, gure familien artean izen-ematea bultzatzeko asmoz. Elkarrekin mugituz, lortuko dugu!

Read More