Basabeazpi
Ikasturte amaierako jaialdiak eta 5 urtekoen agurrak izan ditugu ERDUn
Urduritasuna, irribarreak eta hunkidura nagusitu dira ERDUko guneetan ikasturteari amaiera emateko ospatutako ekitaldietan. Gune desberdinetako jaialdiekin batera, Haur Hezkuntzako zikloa amaitu duten 5 urteko ikasleei agur berezia egin diegu. Ikasturte amaierako jaialdiak izan dira aste honetako protagonista nagusiak. Azken egunotan guneak kolorez eta musikaz jantzi ditugu; gune desberdinetako ikasleek asteetan zehar prestaturiko emanaldiak taularatu ditugu,…
Read MoreIkasturte bukaeran, hurrengoari begira: Bidelagunak
5 urteko ikasleak bidelagunak eta gune berriak ezagutzera joan gara Almen, Gazteluondo eta Arimazubi guneetara. Azkeneko urteetan familiarizazioak garrantzi handia hartu du gure ikastolan. Hori dela eta ekintza desberdinak egiten ditugu horren bueltan. Azken egunetan LHko bidelagunak datorren ikasturtean Almen, Gazteluondo eta Arimazubira Lehen Hezkuntzako 1. mailara joango diren 5 urtekoekin egotera gerturatu gara ERDUko…
Read MoreJose Arana eta Basabeazpiko 5 urteko haurrak Galartzan
Aurreko astean Galartzan egon ginen Basabeazpiko eta Jose Aranako haurrak elkarrekin. 5 urteko gelakoak Galartzara joan ginen eta gure artean gehiago ezagutzeko aukera izan genuen. Gaba bat bertan igaro genuen gainera, eta jolas eta ekintza pila bat egin genituen. Ikastolan garrantzi handia ematen diogu familiarizazioari, eta datorren ikasturtean Almenen elkartuko direnez, familiarizazio prozesu horretan laguntzeko…
Read MoreBasabeazpiko Udaberri festa ospatu dugu, hogeigarrenez
Zein egun ederra pasatu genuen larunbatean!! Eguraldia lagun izan genuen azkenean, astean zehar geneuzkan aurreikuspenegatik herriko bazkaria Almenera aldatu behar izan bagenuen ere. Goizeko umeentzako jolasak, buruhandiekin kalejira, antzerkia, plazako talo usaina, bertan ere jolas eta dantzak, eta bukatzeko, beti bezala, bazkaria lagun giroan. Horiek izan genituen eguneko osagaiak. Eta horri gehitu zitzaion ikastolako familia…
Read MoreAtxabaltako prozesu partehartzaileko taldean gaude ikastolakoak: Nolako atxabaltarrak izan nahi dugu etorkizunean?
Maiatzean zehar hainbat saio antolatu dituzte Aretxabaletan, bertako udaletxeak eta UDAk deituta, tituluan ageri den galderari erantzuna emateko helburuarekin. Bertan parte hartzen ari gara ikastolako hainbat kide, egitasmo ezberdinak ordezkatuz, herriko beste eragile batzuekin batera. Irudietan ikusiko duzuen bezala, 40-50 laguneko taldea osatu ahal izan dugu, eta denon artean irudikatzen ari gara, nolabait esateko, etorkizunean…
Read MoreUdaberriko jaixa ospatuko dugu datorren zapatuan Aretxabaletan!
Negua atzean utzi dugu eta lurra esnatu da. Udaberriarekin batera, dena loratu eta kolorez jantzi denez, ospatzeko garaia heldu zaigu! Datorren maiatzaren 9an, zapatua, Arizmendi Ikastolako guraso, ikasle eta irakasleok elkarrekin gozatzeko egun handia izango dugu Aretxabaletan. Umorez, poztasunez eta auzolanean, egun osoko egitarau oparoa prestatu dugu familia guztientzat: 10:30 – Egunaren hasiera Basabeazpi kanpoan…
Read MoreLiburuaren Nazioarteko Egunaren harira, liburuen magiaz bete dira ERDU eta GURA egitasmoetako guneak
Apirilaren 23a data borobila da kultura eta literatura munduan, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen baita mundu osoan. Arizmendi Ikastolan ere ez dugu aukera pasatzen utzi nahi izan, eta aste osoan zehar irakurketa izan da protagonista nagusia gure ERDU eta GURA guneetan. Ikasle, irakasle zein familiak liburuen mundu amaigabean murgildu dira, irakurketari tarte berezia eta pausatua eskainiz.…
Read MoreKorrika 24: Aste osoko egitarau oparoa izan dugu Ikastolan, Korrikari bidea egiteko
Bi urtetik behin ospatzen den Korrikak aztarna sakona uzten du gure Ikastolako egunerokoan. Aurtengo “Euskara gara!” leloa geure-geure egiten dugu, gure izaerarekin eta mundu-ikuspegiarekin bat datorrelako guztiz; horregatik, ekimenari merezi duen garrantzia ematen diogu gune guztietan presente egon dadin. Astelehen goizaldean hasi genuen bidea, Arimazubiko kideek Genevilla eta Kanpezu arteko 926. kilometroa zeharkatu zutenean, eta…
Read MoreIkastolatik Korrikara goaz!
Ikastolan ohitura bilakatu da Korrikarekin bat egitea, ez bakarrik gure herrietan; baita Korrikak mapan marrazten duen Euskal Herrian zehar kilometroa hartuta ere.Aurten ere bagoaz, beraz, Araba eta Nafarroa aldera; Genebillatik Kanpezurako bidean, ikastolako profesionalen talde batek egingo du korrika; Azazetako gainean, berriz, ikastolako bigarren hezkuntzako 120 ikasle eta irakasle elkartuko dira, hauek ere euskararen alde…
Read MoreMartxoak 8: berdintasuna aldarri gure Ikastolan
Martxoaren 8a aurten igandea egokitu denez, Arizmendi Ikastolan Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunak eta aldarrikapenak martxoaren 6ra, ostiralera, aurreratu genituen. Guretzat, berdintasuna ez baita egutegiko egun bakar batera mugatzen; egunero lantzen ditugun balioak dira, eta aurten ere, ikasleek modu berezian ekarri dituzte agerira. Gure ikastolako gune guztiak sormenez eta aldarrikapenez bete dira, berdintasunaren aldeko mezu eta…
Read More