Urteroko tradizioari eutsiz, Gaztainerre eguna ospatu dugu aiton-amonekin batera
Udazkeneko usain goxoak eta giro paregabeak hartu dute Umezaintza, Jose Arana eta Basabeazpiko jolastokiak eta urtero legez Gaztainerre eguna ospatzeko elkartu gara. Aurten ere, jai honek kutsu berezia eta hunkigarria izan du, gure haurrek aiton-amonekin batera partekatu baitute arratsaldea, belaunaldien arteko lotura estutuz eta gure ohitura zaharrei bizirik eutsiz.
Danbolinaren hotsak eta gaztaina erre berrien usainak iragarri dute ekitaldia. Aiton-amonek ilusioz eta maisutasunez erre dituzte gaztainak sutan, haurren begirada adi eta irribarretsuen aurrean. Gaztainak prest zeuden bitartean, ez da musikarik eta dantzarik falta izan; ikasleek ikastolan prestatutako abestiak eskaini dizkiete helduei, eta elkarrekin kantuan eta dantzan aritzeko aukera paregabea izan dute.
Gaztainerre eguna gaztainak jateko aitzakia hutsa baino askoz gehiago da guretzat. Gure kultura, historia eta komunitate-izaera indartzeko egun berezia da.
Eskerrak eman nahi dizkiegu bihotzez bertaratu zareten aiton-amona eta familia guztiei, zuen prestutasunagatik, goxotasunagatik eta egun hau hain berezi egiteagatik. Horrelako topaketek erakusten digute komunitate bizi eta elkartua osatzen dugula.
Jarrai dezagun elkarrekin gure ohiturak ospatzen!
Umezaintzako argazkiak
Jose Aranako argazkiak
Basabeazpiko argazkiak

