TANTA boletoen salmenta martxan: loratu ditzagun gure Ikastolak!

Tantaz tanta osatzen dugu elkartasuna, eta guk ere gure aletxoa jarri nahi dugu proiektu kolektibo honetan. Horregatik, Arizmendi Ikastolan TANTA boletoak saltzeko erronkari heldu diogu aurten ere; jada eskuratu ditzakezue gune guztietan, 5 euroren truke. Gainera, salmentari bultzada berezia emateko, otsailaren 27an, 16:00etatik aurrera, TANTA eguna ospatuko dugu ERDU eta GURA guneetan (Basabeazpi, Olarte, Umezaintza,…

Read More

Lurra esnatuz, udaberriari deika Santa Ageda bezperan

Otsaila iristearekin batera, negua uxatu eta udaberriari deia egiten diogu. Pasa den asteazkenean, Santa Ageda bezperan, gure ikasleak Arrasate eta Aretxabaletako kaleetan zehar ibili ziren koplak abesten. Euskal tradizio zaharra jarraituz, lurra esnatu dugu gure makilen kolpeez, udaberriari bidea egiteko eta gure arbasoen ohitura zaharrak herriko txoko guztietan bizi-berritzeko. Gure sustraiak kantu artean sendotuz. Jarraian,…

Read More

Txapel Txinen bisita

Joan zen astean Txapel Txinen bisita izan genuen Almenen eta Basabeazpin. Ihauteriak gertu daudela eta urteroko bisita izan genuen eta ihauteriei hasiera emateko modu ezinhobea izan genuen. Txapel Txinekin dantza egiteko aukera izan zuten ikasleek eta oso pozik aritu ziren.  Larunbatean Atxabaltan egongo zela ere esan zien Txapel Txinek ikasleei, eta egitaraua partekatzeko aukera izan…

Read More

Kinttuen bisita jaso dugu Basabeazpi, Jose Arana eta Almen guneetan

Urtero bezala, aurten ere etorri dira bai Atxabaltako eta bai Eskoitzako kinttuak, Santa Ageda kantuan Basabeazpi, Jose Arana eta Almenera. Dotore jardun dute guztiek ere kantu eta dantzan. Pozgarria izaten da bai ikasle eta bai irakasleendako beraiek ikustea. Guneko gazteenek bereziki gozatzen dute, eta “aufa eta aufa” aritzen dira banakoa dantzatzen dutenean. Ikasle-ohiak ikusteko elkargunea…

Read More

Eskaintza berriztua Aretxabaletan: Ikastolak 2 urteko gela Pausoka dagoen eraikinean eskainiko du 2026-27 ikasturtean

2024 urte amaieran Eusko Jaurlaritzak Udal Haurreskolen inguruan (Aretxabaletan Pausoka kooperatibak izan du esleituta) erabaki bat hartu zuen: hauen finantziazioa eten egingo zuela, Udalei Haurreskolen Partzuergoa eskaintzeko atea zabalduz.  Egoera ikusirik, Aretxabaletan, Udalak Pausoka kooperatiba, Kurtzebarri Eskola eta Arizmendi Ikastolak osatutako mahaia deitu zuen.    Arrazoi desberdinak medio, Aretxabaletan Haurreskolen Partzuergoa eskaintzea erabaki zuen Udalak. Haurreskolen…

Read More

Ilusioa eta elkartasuna nagusi Basabeazpiko gabonetako bideoklipean

Basabeazpi gunekook ez dugu aukera galdu nahi izan neguko jaiei hasiera gozoa emateko. Bertako komunitateak bat egin dugu Gabonak modu berezian zoriontzeko eta horretarako bideoklip bat grabatu dugu Josu Bergararen “Etxe honetan” abesti ezaguna oinarri hartuta. Basabeazpiko haurrak, familiak eta guneko  profesionalak izan gara protagonistak, guztien artean elkartasuna eta “etxe” izatearen sentimendua islatuz. Aukeratutako abestia…

Read More

Gozatu jaiak eta Urte Berri ON!

Konturatzerako, 2025a agurtzeko garaia iritsi zaigu. Erronka handien urtea izan da hau, eta ilusio berriekin hartuko dugu 2026a. Datorren urtean ere, elkarrekin jarraituko dugu herria eraikitzen; pertsonok komunitatean eta euskaraz. Egun hauetan Ikastolako ERDUko (Haur Hezkuntza) egutegi laboralak eta GURAko (Lehen Hezkuntza) zaintza zerbitzuak martxan jarraituko dute. Uribarri guneko Magala espazioa, berriz, itxita egongo da…

Read More

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu Ikastolan

Urtero legez, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen gure Ikastolan, eta horretarako, denetariko ekintzak egin genituen Ikastola osatzen dugun hamabi guneetan. Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatzeko arrazoia historikoa eta sinbolikoa da: 1552ko abenduaren 3an hil zen Frantzisko Xabierkoa. Bera euskalduna zen sortzez, eta kondairak dioenez, bere azken hatsa ama-hizkuntzan, euskaraz, eman zuen. Horregatik,…

Read More

Argitxo Sariak ospatu ditugu Basabeazpin

Bigarren urtez Argitxo sariak ospatu ditugu Basabeazpi gunean. Argitxoren postontzia ekimenaren bueltan aurten Aretxabaletako 3 auzo desberdinetan kokatu du Argitxok postontzia: Larriño, Usitta eta Arkarazon. 2 astez egon da postontzia auzo bakoitzean eta aurten ere bisita pila bat jaso ditu Basabeazpiko 2, 3, 4 eta 5 urteko eta Almeneko 1. eta 2. mailako haur eta…

Read More

Badator BAZARALDIA!

Aurten ere, ERDU, GURA eta BATU 1 eta 2ko familiei zuzendutako BAZARALDIA egingo dugu Ikastolan, Kahoot aplikazioaren bitartez egingo den “Egunean Behin” jokoaren tankerakoa izango dena. Bazarako eduki ezberdinen inguruko galderak izango dira, familian derto pasatzeko ekimena! Azaroaren 24 eta abenduaren 2a bitartean izango da txapelketa. Egunero 10 galdera erantzun beharko dira. Ia nork ateratzen…

Read More