Basabeazpi
Gaba baltza ospatu dugu Ikastolan!
“Beltza da gaua, denok kandelak piztu, gaztainak erre ta kalabazak hustu, izarak jantzi, mamu zaharrak berpiztu!” Urriaren 31an Gaba Baltza edo Arimen gaua ospatu genuen gure Ikastolako gune ezberdinetan. Gaba Baltzak hildako senide eta lagunen memoriak duen garrantzia, familiaren eta komunitatearen kohesioa eta gizakiak naturarekin duen lotura erakusten digu. Horrez gain, neguko ziklo berriari ongietorria…
Read MoreBasabeazpiren 20. urteurrena ospatu dugu Aretxabaletan
Basabeazpi guneak 20 urte bete zituen pasaden ikasturtean eta hori ospatzeko jaialdi jendetsua egin genuen Urriaren 24an Aretxabaletan. Ekintzaz betetako egitaraua antolatu genuen bertako profesional, familia eta haurren laguntzari esker. Ekitaldi txiki batekin eman genion hasiera jaiari eta bertan gonbidatu desberdinek hartu zuten hitza: Txaro Iraeta zuzendari ohiak, gaur egungo zuzendaria den Illart Azkaratek, Gari…
Read MoreBasabeazpi: 20. urteurreneko ospakizuna
Arizmendiko Basabeazpi guneak 20 urte bete ditu dagoeneko. Urtetan Aretxabaletako ehunka umek egin dituzte ikastolako ibilbideko lehenengo urratsak bertan. Baita urrats irmoekin hasi ere, goizetan atetik sartu eta berehala, Basabeazpin aurkitzen duten konfiantza, zaintza eta errespetuzko giroari esker! Zenbat maitasun, bizipen eta esperientzia bildu dituzten ikastolako gazteenek! Baita bertako giro magikoa Atxabaltako herrira barreiatu ere!…
Read MoreAdi Atxabaltarrak: Aretxabaletaklik aplikazioan ere bagaude ikastolakoak
Pasa den ekainean Aretxabaletaklik mobiletako aplikazioa eta Aretxabaletaklik.eus web gunea sortu zituen gure herriko Udalak. Helburu nagusia herriko agendak bateratzea da. Herriko askotariko eragileak gaude bertan eta gure ekitaldi eta aproposamenen berri emateko aukera daukagu bertan. Horretaz aparte, app-ak baditu beste funtzio edo aukerak ere. Esteka honetan ikusi ahal izango dituzu.Kontua da Arizmendi Ikastolakoak ere…
Read MoreSan Migel jaien bueltan Basabeazpikoak GSRn
San Migel jaien etorrerarekin batera Basabeazpiko 4 eta 5 urteko haurrek GSRkoei ikasturteko lehenengo bisita egin diete. Jai giroan abesti desberdinak abestu eta dantzatu dituzte. Ederto ibili dira guztiak elkarrekin!
Read MoreIkastola bizitzaz bete da berriz!
Gogotsu ekin diogu ikasturte berriari udako oporrak izugarri gozatu ondoren. Eta ikasturte hasiera guztietan bezalaxe, Arizmendi Ikastola osatzen dugun 12 guneetan, eta bereziki ikasle txikienak hartzen dituztenetan, familiarizazio prozesu betean gaude. Haurraren erritmoa errespetatzea ezinbestekoa da familiarizazio egoki baterako; bere egoera emozionala behatzea eta prozesu honetarako prestatutako ekintzen bidez, eta beharrezkoa den kasuetan, gurasoekin batera,…
Read More‘Almenera Belaxe’ zerbitzu berria martxan!
Ikasturte honetan zerbitzu berri bat jarri dugu martxan gure Ikastolan: Almenera, Eskoriatzatik eta Aretxabaletatik, patinetez edo oinez etortzeko taldeak sortu dira, LH1 etik LH4rako ikasleentzat. Goizeko 8:30etan Basabeazpin edota Jose Aranan elkartzen dira taldeak eta hezitzaile eta gurasoren batekin Almenera etortzen dira. Hau horrela, gure haurren artean ohitura osasuntsuak sustatzeko, mugikortasun jasangarri baten alde egiteko,…
Read MoreIkasturteari bukaera Aretxabaleta eta Eskoriatzan
Gaur eman diogu amaiera ikasturteari giro ederrean! Egun berezia izan da: bizikleta eta patinete lasterketak, urarekin jolasak, futbol partida beroa, irakasleekin azken momentu goxoak, barre algarak, besarkadak eta lagun arteko konplizitatez betetako uneak. Eskerrik asko bihotzez ikasturte honetan bidelagun izateagatik: ikasle, familia, hezitzaile eta langile guztiei. Guztion artean osatu dugu aurten egindako guztia, eta gaurko…
Read MoreAlmeneko LH 5ekoak Jose Aranan eta Basabeazpin
Almeneko bosgarren mailako ikasleak Jose Arana eta Basabeazpi guneetara joan gara, hurrengo ikasturtean Lehen Hezkuntzako 1. mailara etorriko diren umeak ezagutzeko. Helburua harreman goxoa sortzea izan da, eta horretarako hainbat jolas eta jarduera partekatu ditugu. Irailean, seigarren mailako ikasleak izango dira haien bidelagunak, eta jada lehen harremanak sortzen hasi gara. Esperientzia oso aberasgarria eta atsegina…
Read MoreUdako solstizioa Basapeazpin
Udako solstizioaren irudikapena eginez amaitu dugu ikasturtea Basabeazpin. Eren, hazi, loratu eta batu egin dugu, gara! Tantaixaren igoerarekin agur esan diote 5 urtekoek HHko etapari… Dantzaz eta kantuz… Zuena, gurea da ametsa, borrokatu amesten duzun hori!
Read More